• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]

BURUTIK EGINDA SEXUAZ

Gaur egun hipersexualitate kontzeptua erabiltzen dugu, edo sexu-mendekotasuna. Lehen esaten zen emakumeak ninfomaniak jota zebiltzala eta satiriasiak jota, berriz, gizonezkoak.

Hona hemen definizioa: sexu-behar kontrolaezina da, ‘sexu’ berbak hauxe guztia hartzen duelarik: sexu-harremanak, masturbazioa, pornografia, telefono erotikoak… Gaixoak, behin plazera lortuta, errua, ezinegona, lotsa, mina sentitzen du eta gorrotoa dio bere buruari.

Horrelako joera konpultsibotzat jotzen da, kalte egiten dienean bizimoduko beste alderdiei eta, esaterako, ondorio kaltegarri hauek dakartzanean: adiskideak galdu, arazoak lanean, errendimendu egokirik ez, interesik ere ez sexua tartean ez dagoenean, etsipena…

Eta sexurik gabe, abstinentziaren sintomak agertuko dira: suminkortasuna, antsietatea, goragaleak, insomnioa, dardarak eta buruko mina.

Gehiegi masturbatzea edo film porno asko ikustea, berriz, ez dira sexu-mendekotasunaren sintomak. Mendekotasunak ez dauka batere zerikusirik sexuan sarri aritzearekin, baizik eta, bere burua kontrolatu ezinean, gaixoak duen ezinegon psikologikoarekin.
porno

Adituek diotenez, sexu-adikzioa ez da gaixotasuna, beste hainbat arazo psikologikorekin (bakardadea, depresioa, antsietatea, estresa…) zerikusia duen sintoma baizik.

Hala gizonak nola emakumeak jotzen ditu, edozein adin eta gizarte mailatakoak. Gaixo gehienak, dena den, gizonezkoak dira, gizarteak askatasun handiagoa ematen dielako eta moraltasunak traba gutxiago jartzen dielako.

Oso adikzio ezezaguna da. Eta ez da, halaber, batere ikusgarria, jotakoek ezkutatu egiten digutelako, batik bat ingurukooi.

Tratamenduaz konpon daiteke, baldin eta gaixoak arazoa duela aitortzen badu behintzat.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text el_class=”orange lighten-3 z-depth-2″ css=”.vc_custom_1462374508046{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

HONA HEMEN SEXU-ADIKZIOAREN SINTOMAK

Sexu-grina zu baino indartsuagoa da.

Sexu-beharrak bultzatuta, zure bizimodu “normaletik” kanpoko zertzeladetan kausitu zara: lagun, toki eta egoera “ezohikoez” ari gara.

Sexuan aritu ostean, lagunarengandik aldendu nahi izaten duzu, damuak, lotsak eta erruak jota.

Horrelako jokaerak ondorio kaltegarriak dakarzkizu lantegian, adiskideen artean, familiartean…

Ondorio kaltegarri horiek bost axola zaizkizu, ordea, grina askatu arte, behintzat.

Beti pentsatzen duzu azken aldiz egin duzula eta hurrengo batean kontrolpean eduki ahal izango duzula. Ezin duzu, ordea.

Sexu-beharra dela-eta, nekez eusten diozu bikote-harreman bati.

Bizimodu bikoitza duzu, gezurra esan behar izaten duzulako zeure sexu-bizimoduaz.

Kontrolik gabe sentitzen zara. Horrela segituz gero, ondorio larriak pairatuko dituzula uste duzu.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]