• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column][vc_column_text]

KONPULTSIOZ EROSI

compradoraErosketak egitea ez da berez inolako jokaera arriskutsua.

Hauxe da esaldi tipikoa: “Lur jota nago. Zeozer erosi behar dut.” Beharrezko zerbait erosiz gero, baliteke une jakin batean horrela autoestimuak gora egitea.

Emakumeek askoz sarriago erosten dute konpultsioz, gizonezkoek baino. Dena den, gizonezkoak ere jo ohi ditu mendetasun horrek.

Eta gazteak sarriago jo ohi ditu, zaharrak baino, gazteengana zuzendu ohi delako kontsumorako presioa.

Publizitateak zerikusi handia du horretaz: etengabe gonbidatzen gaitu erostera; publizitateko munduan zoriona erositakoaren mende dago.

HONAKO SINTOMAK EDUKIZ GERO, BALITEKE MENDETASUNAK JOTA IBILTZEA

Erosi behar duzu ezinbestez eta behar hori ezin duzu ez menderatu, ez eta kontrolatu ere.

Neurririk gabe erosten duzu. Sekula ez dakizu zenbat gastatu duzun, ez eta gastatzeko zenbat duzun ere.

Ezin duzu kontrolatu erostera bultzatzen zaituen hori, garbi jakin arren erositakoaren beharrik ez duzula.

Uste duzu erosi behar duzuna ezinbestekoa zaizula, baina gero sekula ez duzu janzten, ez eta erabiltzen ere.

Horrek guztiak damua, lotsa, antsietatea eta suminkortasuna dakarzkizu.

Erosten duzun gehiena aurreikusi gabekoa da, inola ere ez aurreikusitakoa, ez eta beharrezkoa ere.

Horrelako jokaerak diru edota familia arazo larriak sortzen dizkizu.

Gauzak merkeak direlako erosten dituzu, zertan erabili behar dituzun jakin gabe.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=”1/6″][/vc_column][vc_column width=”2/3″][vc_column_text el_class=”green lighten-3 z-depth-2″ css=”.vc_custom_1462374330609{padding: 20px !important;}”]

EROSTERA IRTEN BAINO LEHEN ADITU BEHARREKO HAINBAT AHOLKU

Ordain ezazu diruz, ez txartelaz.

Ez pentsa erosteak lasaituko zaituenik: berehala joango zaizu lasaitasuna eta berriro etorriko da antsietatea, ziur.

Idatzi zerrenda batean erosi behar duzun eta benetan behar duzun guztia. Ez erosi zerrenda horretatik kanpoko ezer. Ezinbestekoa ez zaizu ahaztuko idaztea, ziur.

Apunta itzazu eguneroko gastu guztiak.

Zerbait erosteko gogoa datorkizunean, zalantza egiten baduzu ezinbestekoa zaizun edo ez, irten zaitez dendatik edo merkataritza-gunetik eta pentsa ezazu benetan behar duzun ala ez. Baietz erabakitzekotan, utzi, dena den, beste egun baterako.

Erostera baldin bazoaz ezer jakinik erosteko asmorik gabe, itzul zaitez esku hutsik etxera eta egin gogoeta: nola sentitzen zara?

Pentsa ezazu ondo: gastatu behar duzun diruarekin besterik egin al dezakezu?, benetan behar edo nahi duzun zerbait, esaterako? Ikuspegi kritikoa hartu publizitatea dela eta.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/6″][/vc_column][/vc_row]