• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]

LAN DA LAN!
(LAN-MENDETASUNA)

Lehenengo eta behin, garbi adierazi behar dugu lanean ordu asko ematea eta lan-mendekoa izatea ez direla gauza bera.

Lan-mendetasuna gure gizarteak ongien hartzen eta ikusten duen mendetasuna da.

Adikzio-mota guztiek bezala, bi osagai ditu: kontrolik eza eta mendetasuna.

Lan-mendetasunak jotakoak buru-belarri aritzen dira lanean, bizi-beharra delakoan, inguruan duten guztian aurre-aurrena, inportanteena delakoan.

Lanari erabat emanak, beraz, nekez dute familia, gizarte, edo lagunarteko bizimodurik.

Horrelako jokamoldea justifikatzeko esango dute ezinbestekoak direla enpresan, lan gutxiago eginez gero gaizki ikusiko dituztela edo lanik gabe gelditzeari beldur diotela.

Lankideekin agintzale eta oldarkor jokatzen dute, beti daude umore txarrez eta noiz edo noiz sutan jartzen dira. Familiarekin berdin jokatzen dute.
trabajo

Lanean ez daudenean (asteburuetan, jaiegunetan, oporretan), abstinentzia-sindromeak jota ibili ohi dira: suminkor, barnean hutsik, asperturik, antsietateak jota, lorik bildu ezinik… Minutuak geldo doazela irudituko zaie eta denbora guztian erabiliko dituzte lan kontuak buruan.

Hona hemen lan-mendetasunak jotakoak pairatzen dituen kalteak: familiarteko harremanak narriatu egingo zaizkio, bakarturik ibiliko da, umorea galduta, lanak baino ez dio interesa piztuko, gainontzeko guztia bost axola zaiolarik, osasunak okerrera egingo dio eta bizi kalitate eskasagoa edukiko du.

HAINBAT JAKINGARRI LAN-MENDETASUNARI BURUZ

Lan-mendetasunak askoz sarriago jotzen ditu gizonezkoak, emakumezkoak baino; gehienbat 35 eta 55 urte bitartekoak izaten dira eta askoz gehiago daude enpresa pribatuetan, publikoan edo Herri Administrazioan baino.

Lanbideei bagagozkie, gainontzeko guztien gainetik nabarmentzeko modua ematen dutenetan gertatu ohi da mendetasuna. Ogibide distiratsu txalogarri horietaz ari gara: goi mailako exekutiboak banketxeetan, finantzetan edo aholkularitzan, medikuak, kazetariak eta araupetze urriko profesionalak izaten dira.

Espainian enpresen %80k saritzen du gehiegikeria lanean. “Enpresa pozointsu” esaten zaie horrelakoei. Uste dute langileen gehiegizko errendimendu hori betikoa izan daitekeela. Oker dabiltza, ordea.

Japonian ditugu lan-mendeko gehienak. Japonieraz, gainera, badago berba bat “gehiegi lan egiteagatiko heriotza” esan nahi duena: karoshi, alegia. Gaixoa bat-bateko bihotzekoak hiltzen du, estresaturik eta urduri denbora luzea eman ostean.

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”orange lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462374733387{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

LAN-MENDEKO MOTA BATZUK

Langile handinahia. Inguruko guztiak zapalduko ditu, errukirik gabe egingo du borroka onena izatearren.

Langile lehiakorra. Ingurukoen gainetik dagoela sentitu behar du.

Langile erruztatua. Moralak bultzatzen omen du lan gehiegi egitera.

Bere buruarengan konfiantzarik ez duen langilea. Besteen onarpenaren bila ahalegintzen da beti.

Langile baztertu eta bakartia. Lan-harremanak lagunarteko harremanen ordezko gisara erabiltzen ditu.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2″ css=”.vc_custom_1462374758979{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

KONTUZ IBILI, HONELAKOAK EGUNERO GERTATZEN BAZAIZKIZU

Lan-ordutegia ez duzu betetzen, luzatu egiten duzulako.

Etxera daramazu lana.

Etxera deitzen dizute lantegitik.

Gaizki sentitzen zara, lanetik irteteko ordu egokian, lankide guztiekin batera, irteten zarenean.

Telefono-agendan laneko zenbaki gehiago duzu, familia edo adiskideenak baino.

Gaizki sentitzen zara, maletina edo ordenagailua lantegian ahaztuz gero.

Oporraldia amaigabea egiten zaizu, lehenengo astetik aurrera.

Kexaka zabiltza, denbora falta dela eta. Beti zaude lanpeturik.

Lanaz mintzatzen zara ia beti.

Hainbatetan aitortzen duzu lanak gehiegi eskatzen dizula.

[/vc_column_text][vc_column_text]

HAINBAT GOMENDIO MENDETASUNARI AURRE EGITEKO

Ekin jarduera berriei edo berreskuratu zaletasun edo adiskide zaharrak.

Eman lanean, apurka-apurka, gero eta denbora laburragoa, gero eta ordu gutxiago. Ez eraman lanik etxera.

Hitz egin ezazu gehiago maite dituzunekin.

Proposatu plan berriak, bion gustuko zerbait, bikotekideari.

Saia zaitez ardura murrizten eta askatasun handiagoz aukeratu benetan egin nahi duzuna.

Egokitu lan-erritmoa egunerokotasunari, biak orekaturik ibil daitezen.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]