• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column][vc_column_text css=”.vc_custom_1462373684382{padding-top: 0px !important;padding-right: 0px !important;padding-bottom: 0px !important;padding-left: 0px !important;}”]

SOSAK JOKATU

(joko konpultsiboa)

juegoBingoak, kasinoak, makina txanponjaleak, loteriak, apustuak… Horiek guztiek, eta beste askok ere bai, joko konpultsiboa dakarkigute gogora, neurriz gabeko jokoa, alegia.

Bingo, kasino eta horrelakoetan sekula ez zara aberastuko; ez lirateke negozio izango, bestela.

Jokoaren mende jausiko gara, horretarako gorde ez dugun dirua neurriz gora eta kontrolik gabe xahutzen dugunean, berreskuratzeko posibilitaterik gabe eta horrek ekarriko dizkigun ondorio txarrak ezagututa ere.

Denbora aurrera joan ahala, gero eta asti, indar eta diru-kopuru handiagoa emango dugu jokoan.

Jokoaren menpean gaude, eguneroko bizitzari aurre egiteko unean.

Jokoa dela-eta pilatutako zorrengatik diru-arazoak edukiko ditugu eta dirutza irabazteko ameskeriak egin ere bai. Kontrolik ezak eta gastuak arazo larriak sortuko dizkigute bai ekonomian, bai familia eta lagunengan.

Joko konpultsiboak, besteak beste, honako hauek sortu ohi ditu: estres handia, antsietatea, frustrazioa, porrota eta traizioa.

Joko-adikzioa izan ohi da suizidio-ahalegin gehienen kausa.

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”orange lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462373759353{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

Joko-adikzioa izango duzu, honako hauek sarritan gertatzen bazaizkizu

Jokoak plazer berezi eta bizia eragiten dizu, beti martxan jarriko bazintu bezala.

Jokoak adiskide edo familiarekiko harremanak oztopatzen dizkizu.

Jokatu ondoren damu zaizu eta errudun edo haserre sentitzen zara.

Familia edo lagunei, zure bizitzan jokoa zein garrantzitsua den ezkutatzeko, gezurra esaten diezu; apustu edota jokoen ordainagiriak eta mezu elektronikoak ezkutatu eta laneko zein beste helbide elektronikoren batera desbideratzen dituzu.

Gero eta diru gehiago eta gero eta sarriago egiten duzu apustu.

Galdu eta berehala itzultzen zara jokatzera berriro, galdutakoa berreskuratuko duzulakoan.

Jokatzeko edo jokoaren zorrak kitatzeko mailegua eskatu duzu.

Pentsatuta zeneukan baino denbora gehiago ematen duzu jokoan.

Arazoetatik ihes egiteko edo urduritasuna, depresioa edo asperkeria arintzeko jokatzen duzu.

Jokoaren eraginez nekez lo egiten duzu.

Dirutza galdu arren edo azken txanpona galdu arte segitzen duzu jokoan.

Jokoa dela eta, ez dituzu eginbeharrak betetzen.

Lagunak txunditzeko jokatzen duzu; irabazitakoaz harro hitz egiten duzu, galdutakoa aipatu barik, noski.

Beste zerbaitetarako zen dirua erabiltzen duzu jokatzeko; zeure soldata edo familiaren diru guztia xahutu duzu.

Jokoa dela eta, deprimituta edo kezkatuta zaude; irabaztean aldartearen aldaketa zakarrak dituzu, eta are okerragoak galtzean.

Joko-adikzioak, dirua tartean, zerikusi handia dauka drogazaletasunarekin.[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth- rotate” css=”.vc_custom_1462373799473{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

JOKO-ADIKZIOA DAUKAZULA USTE BADUZU, ESKATU LAGUNTZA PROFESIONAL BATI.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]