• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column][vc_column_text]

TELEBISTA SOFAN ETZANA GOXO-GOXO

Telebistatik erraz eta samur iristen zaigu informazioa.

Telebistaren berezitasuna forma da, ez edukia.

Asti librea betetzeko modua da telebista.

Ikasbidea izan daiteke, eta entretenigarria ere bai.

Denok behar izaten dugu, noiz edo noiz, ihesbideren bat eta telebista ondo datorkigu horretarako.

Onuragarria da, beraz, neurriz ikusiz gero.

Irakurtzeak baino gutxiago eragiten dio buruari.

Atentzioaren atxikipena sortzen du; hots, telebista ikusten dugula, geldo dabilkigu informazio konplexua prozesatzen duen burmuinaren atala.

Telebistak somnifero eta lasaigarri gisara ere funtzionatzen du; logurea ematen du.
television

[/vc_column_text][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-3 rotate2″ css=”.vc_custom_1462373928885{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

KEZKATZEN HASI BEHARKO ZARA, ORDEA, HAUEXEK GERTATZEN BAZAIZKIZU

Gainerakoek baino gehiago ikusten duzu telebista (Espainian bataz beste egunean 4 ordutan ikusten du biztanle bakoitzak), denbora luzea ematen duzu telebista aurrean, konturatu gabe.

Telebista ikusi beharra sumatzen duzu barnean eta, saiatuta ere, ezin diozu denbora laburragorik eskaini. Etengabe duzu telebista piztuta.

Ez dituzu saioak hautazen, edozer ikusten duzu, zapping piloa egiten duzu, inon gelditu barik. Sekula ez duzu saio edo film osorik ikusten edo kate bat baino gehiago ikusten duzu aldi berean.

Telebista lasaigarri moduan erabiltzen duzu, eta ez entretenigarri moduan.

Telebista ikusten duzunean, lasaiago sentitzen zara. Geroago, ordea, lehen baino okerrago sentitzen zara.

Telebista behar duzu ezinbestez bazkaltzean, afaltzean, ohean zaudela… Eta ez diezu kasurik egiten ingurukoei.

Ez zaude pozik, ez eta eroso ere, telebista hainbeste ikusita.

Zenbat eta ordu gehiago eman telebista aurrean, hainbat eta poz txikiagoa duzu horregatik.

[/vc_column_text][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text el_class=”red lighten-3 z-depth-3 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462373950663{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

NOLA EKIDIN?

Aukera itzazu telebista-programak zeure adinaren arabera.

Apunta itzazu zenbat ordu eman dituzun telebista aurrean eta noiztik noiz arte.

Ezar ezazu ordu kopuru mugatu bat, telebista astebetean ikusteko. Apunta ezazu eguneroko ordu-kopurua eta bete ezazu ezarritako muga.

Presta itzazu bestelako plan batzuk familia edo adiskideekin egiteko: paseoan ibili, kirola, irakurri, zinera, kontzertuetara joan…

Idatz itzazu zerrenda batean etxean egiten dituzun gauza dibertigarriak. Jar ezazu zerrenda leku ikusgarri batean eta begirada bota telebista piztu baino lehen.

Ez eduki telebista bana etxeko gela guztietan, inolako lehiaketan ez zaude eta.

Saia zaitez telebista ikusten baten batekin zaudela.

Erreserba itzazu une jakin batzuk besteekin hitz egiteko eta eguneroko kontuak kontatzeko, telebistarik gabe, noski.

[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][/vc_column][/vc_row]