• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]

EZEREN MENDE AL ZABILTZA?

TEKNOLOGIA BERRIAK OSO ONAK DIRA. EGOKI ERABILIZ GERO, NOSKI

Teknologia berriek bidea zabaltzen dizute ikasteko, sormena pizteko eta mundu guztiarekin komunikatzeko.

INTERNETEN, ORDEA, …

kontuz ibili, baldin eta …

Gero eta denbora luzeagoa eman behar baduzu Interneten, ongi sentitzeko.

Beste zeregin bazuetan denbora laburragoa ematen baduzu.

Pentsatuta zeneukan baino sarriago edo denbora luzeagoan konektatzen bazara.

Konektaturik ez zaudenean, urduri, kezkaturik, umore txarrez, triste, suminkor bazaude eta Internet burutik kendu ezinik: zertan ibiliko dira adiskideak sarean?, zer egingo dut hurrengo konexioan?

Interneten zabiltzala, irteteko une egokirik topatzen ez baduzu.

Txateatzeari garrantzi handiagoa ematen badiozu benetako adiskideei baino.

Posta elektronikoaren buzoian konpultsioz sartzen bazara.

Orduak eta orduak ematen badituzu online jokoetan.

Interneti eusten badiozu, arazoak ekarri arren: lo gutxi egiten duzu, berandu iristen zara goizez, ez duzu etxeko lanik egiten, adiskideak galdu dituzu…

Gezurra esan badiezu senideei, adiskideei edo beste batzuei, Internet gehiegi erabiltzen duzula jakin ez dezaten.

Internetera jotzen baduzu, arazoak ahazteko.

Amets egiten baduzu, esna zein lotan, Interneten inguruan.

Nahita edo nahi gabe, hatzamarrekin tekleatzearena egiten baduzu.
videojuegos

Hona hemen hainbat aholku

Ezar ezazu epemuga. Alarma bat programatu, ordu bat edo bi geroago jo dezan. Jotzen duenean, utzi egin beharko diozu ordenagailua erabiltzeari.

Alda itzazu ordutegiak. Afaldu ostean konektatu ohi bazara eta gau osoa konektaturik ematen baduzu, ez ukitu ordenagailua afaldu ostean.

Instala ezazu konpultsioz bisitatzen dituzun webguneak blokeatzeko softwarea eta eman blokeoa kentzeko pasahitza konfiantzako lagun bati.

Idatzi zerrenda batean pantaila aurrean eseri ordez egin ditzakezun gauza guztiak. Jar ezazu zerrenda ordenagailuaren ondoan.

Instala ezazu ordenagailua etxeko gelarik jendetsuenean. Inguruan beste batzuk edukita, askoz gutxiago erabiliko duzu, ziur.

Itzali ordenagailua, erabili ezean.

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462373503027{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

“PANTAILAKADAKA”

Bideo-jokoak berez ez dira arriskutsuak. Erabiltzeko modua, ordea, bai.

Merkaturatu ziren aurreneko bideo-jokoetako bati “comecocos” (‘buru-jale’) esaten zitzaion.

Bideo-jokoak erabiltzeko mailak:

Onargarria. Noizean behin jokatzen duzu; kontrolpean duzu zaletasuna.

De Arriskutsua. JEgunero jokatzen duzu. Hasia zara arazoak edukitzen eta gezurrak esaten. Bazter utzi dituzu beste egiteko batzuk. Hasia zara, halaber, kontrola galtzen eta ez dakizu noiz edo zenbateko denbora ematen duzun jokoan.

Patologikoa. Bideo-jokoak nagusi dira zure buruan eta zure bizimodu osoan. Jendearengandik banandu zara eta bideo-jokoa ez den gainerako guztia ez zaizu interesatzen.

Eta argi gorria piztuko da, baldin eta …

Bideo-jokoetan denbora larregi emanda ere, ondorio kaltegarriak ekarri arren, berdin jarraitzen baduzu.

Jokoan ari zarela, buru-belarriz bazabiltza, beste edozer aditu gabe, eta ez baduzu kasurik egiten deitzen dizutenean.

Jokoan ari zarela, tentsio handiegia sentitzen baduzu edo hortzak estutzen badituzu.

Begirik kentzen ez baduzu pantailatik.

Ezarritako ordutegiak betetzeko gai ez bazara.

Aurrean zenituen jarduerak ez bazaizkizu interesatzen.

Lo nahikorik egiten ez baduzu.

Urrundu egin bazara adiskide eta senideengandik.

Ikasketetan arazoak badituzu.

Oldarkorrago sentitzen bazara.

Hainbat aholku

Jokoan hasi baino lehen, erabaki ezazu noiz arte jokatuko duzun.

Ordubete igarota, har ezazu atsedenaldi laburra.

Erabili zure adinerako egokiak diren bideo-jokoak.

Arazoari aurre egin ezinik bazaude, eskatu laguntza.

Kontuz! Horrelako mendetasuna umeek eta gazteek pairatzen dute gehienbat. Eta hori are larriagoa da, umeak eta gazteak beren psikologia garatzeko bidean daudela kontuan hartuta.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text el_class=”green lighten-3 z-depth-2″ css=”.vc_custom_1462373298956{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

GIZARTE SAREEN MENDE?

Gero eta denbora luzeago ematen omen dugu Interneteko harremanetan: Messenger, Facebook, blogak…

Horiek guztiak primeran datozkigu urrun daukagun jendearekiko kontaktuari eusteko. Ez genituzke, ordea, geuregandik urrundu behar gertuko irribarreak, ferekak, begiradak, berbak eta ukituak. Batak ez du zertan bestearen lekua hartu. Denak du bere gunea eta bere unea.

Hainbatek gezurra eta zurrumurruak botatzen dituzte sareetara, eta putada ederrak egin.

Bestea aurrean ez duzunez gero, ausartago ibiliko zara eta aurpegira sekula esango ez zeniokeen zerbait esango diozu, agian. Edo isilpean gorde beharreko zerbait esango diozu, gehiegizko istorio bat kontatu, edo gezur txiki bat bota, deigarri suertatzeko. Azkenik nahastu egingo zara eta min egingo diozu baten bati.

Baina, horra hor! Kontu txarrak sarean hasten dira, baina kalera irteten dira azkenik, eta institutuan istiluak sortzen dituzte, borrokaldiak, bulling… Interneten azkar-azkar dabil dena. Hainbatetan, zerbait idazten dugu eta espero dugu lagun jakin bati ez iristea, baina iritsiko zaio, ziur, eta baliteke arazo desatsegina ekartzea guri edo beste bati.

Kontuz ibili, beraz!

Kontuz ibili idazten duzunarekin.

Oso kontuan hartu nori bidaltzen diozun.

Ez esan urruneko inori aurpegira esango ez zeniokeen ezer.

Ez egin ez promesik, ez konpromisorik ezezagunekin.

Ez txateatu, ez hitzik egin, ez hitzordurik lotu, ikusten edo ezagutzen ez dituzun lagunekin, birus larregi dabil-eta sarean suebakirik gabe.

Ez zintzilikatu argazkirik ez Facebooken ez Tuentin, mundu guztiak ikustea nahi ez baduzu behintzat, behin Interneten jarrita, horien gaineko eskubide guztiak galduko dituzu eta.

Ez hitzordurik lotu adiskideekin Internet bidez, edozeinek ikusiko baitu zein ordutan eta zein lekutan elkartuko zareten, eta baliteke nahi gabeko arazoak izatea.
acoso

[/vc_column_text][vc_column_text]

TELEFONOTIK ZINTZILIK

Kezkatu beharko zara, baldin eta…

Urduri edo asaldaturik sentitzen bazara, telefono mugikorra eskura ez duzunean.

Telefonoa beti badaramazu soinean edo eskura eta pizturik, horretarako arrazoirik eduki gabe.

Etengabe botatzen badiozu begiradatxoa; etengabe bazaude adi, deirik ote duzun.

Telefonoarekin batera lo egiten baduzu, deien edo mezuen zain.

Lo egin beharrean, mezuak bidaltzen edo hizketan ari bazara.

Telefonoan denbora luzeegia emanda, beste edozer egiteko astirik ez baduzu.

Erabil ezazu telefonoa…

Arduraz, neurriz eta behar duzunean bakarrik. Gehiegi erabiltzen ez baduzu, arazorik ez.

Aurreko baldintzetan ikusten baduzu zeure burua, baztertu telefonoa zeure bizimodutik, eman egun batzuk telefonorik gabe eta gero hartu berriro apurka-apurka.

Erabil ezazu aurreordainketako telefonoa, kontratuko baten ordez, horrela hobeto kontrolatuko baituzu gastua.

Zeu bakarrik konpondu ezinean bazabiltza, jo ezazu laguntza bila profesional batengana.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]