• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]

KANABISA

cannabis

Marihuana, haxixa, ganja, kaia, grifa, kosto, shit, txokolatea…

Hori guztia topa dezakezu porru baten barruan, hau da, kanuto, tronpeta, txirri, peta, petardo, xilon, joint, mai batean.

Kanabisa landare bat da eta harra edo emea izan daiteke. Emeen kukuluak edo muinak dira eraginkorrenak, hots, gehien kolokatzen dutenak. Landare horien erretxina erabiliz ore bat egiten da, haxixa alegia. Kanabisa tabakoarekin nahasian erre ohi da.[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462266708287{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

ZER EGIN DEZAKETE PORRUEK?

Lasaitu egiten zaituzte, ondo baino hobeto sentiarazi.

Hitz egiteko goga emango dizute eta zentzumenak zorroztu egingo dizkizute.

Dibertigarria irudituko zaizu dena. Barre egingo duzu piloa.

Duzun aldarteak oso eragin handia dauka porruen ondorioetan.

Logura emango dizute edo, bestela, urduritu egingo zara, zure aldartearen eta erretzen duzunaren kalitate eta kantitatearen arabera. Bakarrik edo lagun artean egoteak ere badauka garrantzia.

[/vc_column_text][vc_column_text]

PORRU BATZUK ERRETA…

Oso gose izango zara.

Ahoa eta eztarria lehor-lehor jarriko zaizkizu.

Dibertigarria joan egingo zaizu eta inoiz baino geldiago egongo zara.

Ez hartu ez auto ez motorrik, betiko erreflexurik ez duzu-eta.

Ez zoaz lanera porruak erreta, istripua izateko aukerak handitu egiten dira-eta.

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”green lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462269342385{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

KANABIS MORDOA ERRETZEN BADUZU EDO TXARTO EGITEN BADIZU, BALITEKE…

Erretzea arazo bilakatzen da piloa erretzen denean, porruak besterik ez baduzu buruan edota edozein leku eta edozein une erretzeko aproposa iruditzen zaizunean. Kontuz! Baliteke engantxatzea. Beraz, horrela sentitzen bazara, hobe denboralditxo bat ematen baduzu porrurik erre gabe.

Hainbatetan, haxixa dabilen lekuetan beste kontu zikinago batzuk ere badabiltza. Adi.

Sexuari buruz, jakin behar duzu porruak ohiz errez gero, erreflexuak geldotu egingo direla, bagina gutxiago lubrikatutzen dela eta gorputzak askoz esperma eta hormona gutxiago produzitzen duela.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text]

HAINBAT GOMENDIO

Alkohola eta porruak batera kontsumituz gero, gainbehera (lipotimia) ematen badizu, jar ezazu burua gorputzaren parean, horizontalean, horrek lagunduko dizu-eta.

Aitzurra arintzeko, botaka egiten baduzu, ez gero segi porru erretzen! Ez du merezi.

Lasaigarriak hartzen badituzu, ez porrurik erre! Ondorio lasaigarriak biderkatu egiten dira eta geldi-geldi egongo zara.

Egizu kontu hauek guztiek eragina dutela zeure aldartean: giroa, lagunekin batera izan edo ez, aldez aurretik duzun jarrera edo aldartea (beldurra, presioak…) eta produktuaren kalitatea, noski. Kontu handiz ibili oso lur jota zaudela kontsumitzen baduzu.

Kanabisa tabakoa bezala (eta tabakoarekin nahasian) erretzen denez gero, arnas aparatuari ere eragiten dio eta, besteak beste, bronkitisa sortaraz dezake.

Gainera, gehienetan kanabisa iragazkirik gabe erretzen dugunez gero (hobe ahokoa jartzen badiogu zigarroari), papera ere erretzen dugu, itsasgarria eta tabakoa, dena batera.

Zergatik diote haxixa dela, benetan autoetako goma, plastikoa eta nahasten duten beste hainbat kaka denean? Haxixak aizungarriak ohi dakartzalako. Kontuz, ustegabeko kalteak eragin ditzakete-eta.

Ez erakutsi porrurik mundu guztiari. Ez zeure burua nabarmendu. Jakin ezazu Hiri Segurtasunaren Legeak zigortu egiten duela haxixa jendaurrean kontsumitzea.

Ez salerosketetan ibili, mesedez, lege arazoak ekarriko dizkizu-eta.

Hainbat asaldatu egingo dira porruak erretzen ikusten bazaituzte. Saia zaitez, beraz, horien aurrean ez erretzen. Ez dago zertan ikuskizunik egin, ez eta aipu txarrik zeureganatu, horrek arazoak baino ez dizkizu ekarriko-eta.

Hainbat laguni kalte egiten diete porruek, egia da. Orduan, hobe porrurik erretzen ez badute eta bakean uzten baditugu.

Porruak gehienbat taldean gabiltzala erretzen ditugu eta zigarrotxoa eskuz esku dabilela. Dena den, errespeta ezazu erre nahi ez duena.

Berriro diot: errespeta ezazu erre nahi ez duenaren erabakia. Ez temati izan. Zuri gustatzen zaizu errespetua, ez da? Bada, egizu gauza bera gainontzekoekin.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]