• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]

EDARI INDARGARRIAK

bebida-energetica

Indar-bultzada ematen dute; hegalik, ordea, ez. Egia esan, ez dizute indarrik ematen; indar handiagoa duzula sentiarazi baizik. Bihotzaren erritmoa azkartu ere egiten dute, eta arterien presioa igo.

Kafeina mordoa dute: lata bakoitzean, gutxi gorabehera, 3 katilukada kafe. Arazoa da inork ez duela hartzen lauzpabost kafe jarraian. Horrelako latak, ordea, bai. Horregatik da hain erreza intoxikatzea.

Zeure burua hidratatu nahi baduzu, ez hartu gero horrelako edaririk, kafeinak txis egin beharra areagotzen duenez, horrela ura galduko duzu-eta; juxtu nahi duzunaren kontrakoa.

KONTUZ IBILI EDARI INDARGARRIAK ALKOHOLAZ NAHASTEAN! 

Alkohola depresorea da eta kafeina, berriz, pizgarria. Biak batera hartuta, kafeinaren eraginaz ez zara alkoholaren eraginaz konturatuko, baina mozkorturik zaude, ziur. Eta mozkorturik zaudenez baina ez dakizunez gero, agian autoa gidatu nahi izango duzu. Kontuz ibili gero.

 

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462266407466{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

KAFEINA…

Munduan gehien kontsumitzen den droga da, eta ezagunena.

Droga psikoaktiboa, nerbio-sistema zentralaren pizgarria. Beraz, gauza da gizakioi pentsamendua, jokaera eta aldartea aldatzeko eta asaldatzeko.

Jan edo edan ohi dugu. Produktu ugari dira kafeinadunak: kafea, tea, matea, kolazko edariak, txokolatea eta edari indargarriak. Hainbat sendagaik ere badaramate kafeina.

Kafeina edari batean hartzen dugunean, kafean kasu, irentsi eta bost minutura iristen da gorputzeko ehun guztietara. Odoleko kontzentrazio handiena 30 minutu igarota gertatzen da.

Mundu guztian inon ere ez dago debekaturik kafeina kontsumitu, eduki, ekoiztu edo sal-erostea.

Katilukada bateko kafeak 60-110 mg kafeina dauka; katilukada bateko teak, 10-90 mg; katilukada bateko txokolateak, 5-40 mg; txokolate puxka batek, 10-60 mg; kolazko edariek, 35 mg.

5.000 mg kafeina dosi hilgarria da. Hori, gutxi gorabehera, 40 katilukada kafe dira, ongi kargaturik eta denbora laburrean hartuta.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text]

KAFEINAREN ONDORIOAK…

Gorputza berotu egiten dizu, arnasaren erritmoa azkartu eta urdaileko azidoa ugaldu, 75-150 mg hartuta.

Miligramo gehiago hartuz gero, baliteke antsietatea ematea, buruko mina, suminkortasuna, insomnioa, izerdia, takikardia eta sabelekoa ere bai.

Haurdunaldian kafeinak ez omen dio malformaziorik eragiten umekiari; bai, ordea, bat-bateko abortuak sorrarazi edo umeak, behin jaiota, pisu txikia izan dezala. Bestetik, kafeinak murriztu egiten ditu haurduntzeko aukerak, baina HORREK EZ DU ESAN NAHI ANTISORGAILU MODUAN BALIO DUENIK!

BAINA, KAFEINA GEHIEGI HARTUZ GERO …

Baliteke urdailean ultzera edukitzea, kolesterolaren mailak gora egitea, lo egin ezina, antsietate eta depresioa betiko….

Nolabaiteko lotura du bihotzeko arazo zehatz batzuekin eta minbizi mota batzuekin ere bai.

Intoxikazioak nekez gertatzen dira. Lagun batek ez badu ohiz hartzen eta, bat-batean, dosi handia hartzen badu, baliteke buruko mina ematea, takikardia, konbultsioak eta eldarnioak ere bai.

Kafeina, halaber, gauza da mendekotasun fisikoa sortzeko. Abstinentzia sindromeak honako sintomak ditu: suminkortasuna, nekea, depresioa eta logura. Sindrome leuna da, dena den, eta egun apur batzuetan baino ez dirau.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]