• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]

INHALAGARRIAK…

Itsasgarriak dira pinturak, bernizak, aerosolak, etab., etxean edo industrietan erabiltzen diren horietakoak. Inhalagarriek hainbat gas eta likido ohi dituzte, hala nola zetonak, aldehidoa, alkoholak, petrolioa, etab.

Inhalagarriak nerbio-sistema zentralaren depresoreak dira eta hautematea desitxuratzen dute. Arnastu, inhalatu egiten dira eta gorputzak berehala xurgatzen ditu.

Bereziki aipatu behar dugu popper izenekoa (amil nitritoa, butilo eta isobutiloa). Likido bat da eta, baso-zabaltzailea denez, normalean bularreko angina sendatzeko erabiltzen da.

Inhalagarriak, oro har, kontsumitzen dira desinhibitu egiten dutelako, lotsa galdu arazi, alegia, alkohol intoxikazio baten antzera. Baina inhalagarrien eragina, ordea, minutu apur batzuetakoa baino ez da.

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462360661854{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

ZER GERTATUKO ZAIZU INHALAGARRIAK HARTUTA?

Nahasi, durduzatu bezala ibiliko zara.

Hitz egingo duzu, baina inork ez dizu ulertuko.

Txarto ikusiko duzu eta haluzinatu ere egingo zara.

Oldarkor jokatuko duzu eta gauza arriskutsuak egingo dituzu.

ZER GERTATUKO ZAIZU GEHIEGI INHALATUZ GERO?

Ohartu gabe, ito egingo zara.

Inhalagarriek arnas-sistema asaldatuko dizute eta kalte egin sistema zentralean eta burmuinean.

Kalte egingo dizute, halaber, gibelean eta giltzurrunetan.

Buru-menpekotasuna sorraraziko dizute.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text]inhalantes

HAINBAT GOMENDIO

Gogoan hartu: zenbat eta gazteagoa izan, hainbat eta kalte handiagoa egingo dizute inhalagarriek; eta kaltea sendaezina izan daiteke.

Inhalagarrien aitzurra berehalakoa da.

Gehiegi inhalatuz gero, betiko arazoak izan ditzakezu bihotzean; hil ere hil zaituzkete inhalagarriek.

Drogarik merkeenak dira eta eragin kaltegarrienekoak ere bai.

Inhalagarria hartuta, ez esfortzurik egin gero!

Inhalagarri mota asko dago, nahiz eta izenaz desberdin izan. Popper barik, estasi likidoa (GHB) inhalatzen baduzu, seguruenik ez zaizu ezer gertatuko. Baina popperra edaten baduzu, GBH delakoan, zureak egin du agian.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]