• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]

KOKAINA

Koko, koke, koka, farla, periko, farlopa… horrela esaten zaio kokainari. Kokaren hostotik ateratzen den substantziari prozesu kimiko batzuk egiten zaizkio eta kokaina lortzen da.

Normalean, kokaina esnifatu egiten da, baina hainbatek erre ere egiten dute.

cocaina

Droga garestienetako bat da, eta arriskutsunenetakoa ere bai, batez ere paranoia sorrarazteaz ari bagara.

Kokaina ebakitzeko, hauek erabiltzen dira:

Kodeina

Lidokaina

Talko hautsa

Libragarria

Esne hautsa

Manitola

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462356416438{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

KOKAREN ROLLOA…

Badaezbada ere, ez kokarik hartu bakarrik zaudenean. Beti ere lagun artean.

Gainbehera datorkizunean, edota koka bukatzen zaizunean, ez segi koka hartzen, okerrago sentituko zara-eta.

Koka eta alkohola batera hartuta, askoz gehiago harutko duzu bai kokaz bai alkoholaz.

Koka hartzea erabaki baduzu, hartu eta gero itxaron apur bat eragina sumatu arte, ez presaz ibili, ez hartu berehala beste dosi bat.

Lagun bat txarto baldin badabil edo paranoiak jota badabil koka hartuta, eta zuk ez badakizu zer egin, zoaz laguntzaren bila.

Saiatu erruloa, zilindrotxoa, zeuk bakarrik erabiltzen; ez inori utzi eta inork ez dizu ezer kutsatuko.

Errespeta ezazu kokarik hartu nahi ez duen laguna.

[/vc_column_text][vc_column_text]

KOKAINAK HONAKO ONDORIOAK IZATEN DITU…

Sentituko duzu primeran pasatzen duzula, ingurukoek estimuan zaituztela eta interesgarria zarela.

Ez nekerik ez minik ez duzu sentituko, ez gorputzean ez eta buruan ere.

Askoz gutxiago lotsatuko zara hitz edo dantza egiterakoan. Euforiari esker, noski.

Atertu gabe egingo duzu berba, esaten duzuna interesgarria eta zentzuzkoa delakoan.

Ausartuko zara hainbat gauza egiten, baina kokarik gabe beldur izango zinateke horrelakoak egiteaz.

Sexu grina handitu egingo dizu. Ez ahaztu, ordea, horrelako euforia abaildura bilaka daitekeela segundo batez.

Kokaina-hautsa genitaletan jartzen baduzu, behera egingo zaizu sentsibilitatea. Gainera, baliteke oso erekzio-aldi luzea izatea eta hoi mingarria izaten da.

Sosik gabe, txakur txikirik gabe geldituko zara. Gomendio bat koka hartu behar baduzu: banku txartela hobe etxean utzi.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text]

KOKA MORDOA HARTUTA…

Munduko txapelduna sentituko zara, indartsuagoa, ederragoa, buru azkarrena. Horrelako handitasun-eldarnioa duzula, nekez eskatuko duzu laguntza, nekez utziko diozu inori zaintzen.

Agian ez zara zeure zainen jabe izango eta oneratu ezinik ibiliko zara.

Bihotza taupada beroaz jarriko zaizu, bularretik irten beharrean.

Hitz egiterakoan urduri jarriko zara eta zeuk ere ez duzu jakingo zer diozun.

Baliteke begitazioak, haluzinazioak eta paranoia aldiak izatea.

Oso pasata ote zabiltzan jakin nahi baduzu, adi ingurukoen aurpegiei.

Hondamendi erabatekoa.

Denbora luzean hartuz gero, buru gaitzen bat izango duzu, ziur. Arazo fisikoak ere izango dituzu.

Baliteke konbultsioal eta sexu inpotentzia edukitzea.

Laguntza eskatu: kokazaleei izugarri kostatzen zaie laguntza eskatzea.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]