sexo, drogas y Rock & roll

LEGAL HIGHS

legal-highs

Researchs chemicals, RCs, sintesi-substantzia berriak…

Droga horiei legal highs deritzete, kontrolatu gabe baitaude eta gehienak abusu-substantziatzat jo ez baitituzte. Izan ere, haien kontsumoa oso orokorra ez denez, herrialde bakoitzak bere legerian duen substantzia-zerrendan ez daude.

Haien artean kannabinoide sintetikoak ditugu, marihuanarekin edo hatxisarekin inolako zerikusirik ez dutenak, hain zuzen ere. Izen hauexek izaten dituzte: Spice, Yucatan Fire, Smoke, Sence, Chill X, Gorillaz, Skunk…

JAKIN BEHARREKOAK

Gizakiokin probatu gabeak dira. Oraindik, adituek ez dituzte ez aztertu ezta identifikatu ere.

Substantzia hauek sortzen dituzten laborategiek ekoizpena ahalik eta merkeen egiten dute, inolako kalitate-kontrolik gabe.

Inork ez daki nolakoak diren efektuak epe labur, ertain edo luzera.

Substantzia hauek kontsumitu aurretik ezinbestekoa da eskura dituzun analisi-zerbitzuetan drogak analizatzea.