• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]

SALVIA DIVINORUM…

salvia

Ska pastora, pastora, ska maria, maria belarra, jainkoen belarra…

Latinezko izenak (salvia divinorum) “aztien salbia” esan nahi du.

Mendaren familiako landarea da.

Oaxacako (Mexiko) indiar mazatekarrek erabiltzen zuten beren erritoetan, sendagarri eta lagungarri moduan azti-lanetan.

Meditazio sakona egiteko belarra da; EZ DA, BERAZ, PARRANDAN IBILTZEKO DROGA.

Hostoak mastekatu egiten dira edo, tabakoa bezala, erre.

 

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462360220040{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

HAUEXEK DIRA SALBIAREN ONDORIOAK

Denbora eta tokia distortsionatu egiten ditu.

Ikusmena ere distortsionatzen du eta sentsazio arraroak sorrarazten ditu gorputz osoan. Agian, salbia hartuta, ezin izango zara zutitu, ez eta ibili ere.

Irudituko zaizu gorputza luzatu edota bihurritu egiten zaizula.

Identitatea galduko duzu apika.

Kontrolik gabeko barre egitea ere gerta dakizuke.

Agian uste izango duzu iraganean egon zaren leku batean zaudela. Edo aldi berean bi tokitan zaudela.

Sentituko duzu gauza bat zarela, edo landarea.

Izaki ezezagunekin egingo duzu topo eta beste dimentsio batzuetara bidaiatuko zara.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text el_class=”green lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462360261277{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

HALA ETA GUZTIZ, SALBIA HARTZEA ERABAKI BADUZU, …

Har ezazu leku lasai eta ilun batean. Taberna edo diskoteka batean hobe ez hartzea.

Ondorioak nabaritzen hasten zarenean, bermatu burua eroso eta itxi begiak.

Agian gogoa izango duzu begiak zabaldu eta mugitzeko. Hobe ez egitea, ordea, eta geldi egon, isilik edo musika lasaia entzuten.

Komeni zaizu, gainera, alboan ezer hartu ez duen adiskideren bat edukitzea. Laguntza beharko duzu apika.

[/vc_column_text][vc_column_text]

ZURE LAGUNEN BATEK BIDAIALDI ESKASA EGITEN BADU, …

Piztu argi guztiak.

Lasaitu laguna.

Ez hitzik egin: ezin du zurekin komunikatu.

Gaindosia hartuta, konortea galduko du eta gorputzaren kontrola ere bai. Begiak zuri edukiko ditu eta mugitu, ibili nahi izango du. Horrek 20 bat minutu iraungo du.

Denbora luzeagoan iraunez gero edo bestelako ondorioak agertzen baditu, deitu 112 telefonora.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]