• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]

tabaco

TABAKOA

Tabakoa landarea da, nicotiana tabacum hain zuzen. Haren orriak erre edo mastekatu egiten dira.

Baina, egia esan, zer arraio erretzen dugu? Tabako gutxi.

Galipot, ordea, mordo bat. Bai, galipota, errepidea zeharkatzean zapaltzen dugun hori.

Karbono monoxidoa, hau da, autoen ihes-hoditik dariona.

Eta ez ahaztu nikotinaz, tabakoak nikotina ere badu-eta. Nikotinak hain zuzen egiten gaitu tabakoaren menpeko.

Hainbat substantzia irritagarri ere topa dezakegu zigarrotxo batean, amoniakoa kasu, eta beste pilo bat mendekotasun itzela sortzeko.

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462353934260{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

ZER GERTATUKO ZAIZU TABAKOA ERREZ GERO?

Zigarroa pizteko hainbeste arrazoi izango duzu, ezen etengabe erreko baituzu.

Musu gutxiago emango dizute. Arropa kirasduna izango duzu.

Arnasestuka ibiliko zara larrua jotzean.

Hortzak horiztatu egingo zaizkizu eta jateko gogoa galduko duzu.

Inportantea zarela pentsatuko duzu agian.

Azken sosetan geldituko zara: urtean 900 bat euro gastatzen du erretzaile bakoitzak.

Mendekotasun itzela izango duzu fisikoa zein psikikoa.

HALA ETA GUZTIZ, ERRE BEHAR DUZULA ERABAKI BADUZU, KONTUAN HARTU:

Eguneko lehen zigarrotxoa ahalik eta beranduen erre. Horrela, gutxiago erreko duzu. Ez erre ohera joan baino lehen eta atseden ohea edukiko duzu.

Zigarroak erre egiten dira, ez ordea jan. Ahokoa ez erre gero!

Erre egizu, nahi baduzu, baina aldamenekoa izorratu gabe.

Erretzeari utzi nahi badiozu, poltsikoak eta batez ere gorputzak eskertu egingo dizute.

Aldi berean zigarroak erre eta alkohola edatea, bai, itxuraz, kanpotik ikusita, eder-ederra, baina barrutik, aldiz, eskas-eskasa.

Ahalik eta zigarro gutxien erre.

Denboraldi luzeak eman baditzakezu erre gabe, hobe.

Ez tabakorik eskaini inori, kortesia delakoan. Ez bultzatu inor erretzera.

Errespeta ezazu ez erretzea erabaki duena eta eska ezazu zeuretzako begirunea ere, erretzen duzunean.

Legearen arabera, debekatuta dago erretzea ikastetxeetan, osasun-zentroetan, herri garraioan (bus, taxi, hegazkin, tren eta abarretan), lantegietan, Herri Administrazioaren bulegoetan, zinetokietan, antzokietan, kiroldegietan, merkataritza tegietan, kutxazain automatikoetan, igogailuetan… Adingabeek debekaturik dute tabakoa erosi eta erretzea.

Horietako leku batean erretzen baduzu, lege-haustea egingo duzu eta isuna egokituko zaizu, 30-600 € bitartekoa.

[/vc_column_text][vc_column_text]

ETA ERRETZEARI UZTEA ERABAKI BADUZU, HONA HEMEN AHOLKU POLIT BATZUK

  1. Topa ezazu arrazoi sorta ederra. Agian zure arrazoiak ez dira gehiengoarenak.
  2. Pentsa ezazu zer lortuko duzun uztearen truke.
  3. Jakin ezazu noiz erretzen duzun zigarro gehien edo gogo handienaz. Kontrola itzazu une horiek.
  4. Ezar ezazu egun bat eta bete ezazu.
  5. Egun horretatik aurrera, ezar itzazu denboralditxo laburrak: egunak edo asteak. Ahaztu betiko uzteko ideia, hasieran jasanezina izango da-eta. Ezaba itzazu egutegian erre gabe ematen dituzun egunak.
  6. Erre gabeko egunak bete ahala, eman sari legez zeure buruari gogoko dituzun gauzak, tabakoa erosi gabe aurreratu duzun diruaz.
  7. Zigarro gehien edo gogo handienaz erretzen zenuten uneetan saihestu erretzeko gogoa: jan (txiklea, gozokiak), edan (ura), paseatu, sexuan aritu… Kontuz ibili une zehatz horietan.
  8. Hasierako zazpi egunak dira okerrenak, egun horietan gorputza badoa-eta nikotina kanporatuz. Hori bai “tximinoa”! Denbora pasa ahala, ordea, gero eta hobeago sentituko zara. Izan eskueran zer edo zer mokaduren bat hartzeko.
  9. Eduki eskuan gauza entretenigarriren bat.
  10. Esan ingurukoei tabakoari uzten ari zarela, lagun diezazuten.
  11. Ikasi behar duzu tabakorik gabe bizi izaten eta horrek esan nahi du hasiera batean behintzat bazter laga behar duzula erretzera bultzatzen zintuen guztia.
  12. Sexu osteko zigarrotxoa sexu gehiagoz ordez daiteke.
  13. Kontuz ibili, nahiz eta oso ziur izan lortu duzuna. Baliteke gehiegizko konfiantzak ere erretzera eramatea berriro.
  14. Gogoan izan noiz edo noiz, aldiro, erretzeko gogo itzela izango duzula. Diotenez, horrelakoak zazpiaren multiploak diren egunetan gertatzen dira.
  15. Berriro hasten bazara erretzen, pentsa ezazu inor ez dela perfektua, oso gatza dela uztea eta indar handiagoa edo arrazoi gehiago duzunean saiatuko zarela berriro.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text el_class=”green lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462354194021{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

ZIGARRO MORDOA ERREZ GERO:

Mina izango duzu eztarrian.

Buruan ere mina izango duzu.

Ito egingo zara eta eztula egingo duzu.

Ahalmen fisiko txikiagoa izango duzu.

Baliteke arazoak izatea bihotzean eta arnasa hartzean.

Jangura, usaimen eta dastamena galduko dituzu. Behin tabakoari utzita, suspertu egingo zaizkizu berriro, ezer baino lehen.

[/vc_column_text][vc_column_text]

JAKIN EZAZU:

Estatuak milioiak poltsikoratzen ditu tabakoa salduz.

Tabakoa salduz irabazten duen kopurua askoz handiagoa da tabakoak jotako gaixoak sendatzen gastatzen duena baino.

Tabakoak mendekotasun itzela sorrarazten du. Oso zaila da desengantxatzea. Hainbatentzat guztiz ezina.

Baten batzuek aitortzen dute gai izan direla beste droga batzuei uzteko; tabakoari, ordea, ez.

Gehien kontsumitzen den drogetako bat da eta atsegin txikiena ematen dutenetakoa ere bai.

Kaxatxo bat tabako produzitzeak 0,18 € kostatzen du gutxi gorabehera.

Merkatuan dabilen produktua izanik ere, kaxatxoan ez da osagarririk agertzen.

Ez omen du ezer sendatzeko gaitasunik.

Hainbat enpresatan kontuan hartzen dute erretzaile ohien esfortzua.

Nikotinak (alkaloidea) eta beste gehigarri batzuek engantxatzen dute.

Tabakoaren publizitatea gazte jendeari begira prestatzen da gehienbat. Zergatik ote?

Tabakoaren publizitatearen arabera, erretzaileek sexua, abentura, erabakitzeko ahalmena, segurtasuna, konfiantza… daukate. Lortzen al duzu horietako ezer erretzen duzunean?

Saihets daitezkeen heriotza-kausez ari bagara, tabakoak hiltzen du jende kopuru handiena Euskadin.

Nekez topatuko duzu tabakoari uzteko asmorik sekula izan ez duen erretzailerik.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]