• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”1/2″][vc_column_text]

EGIN EZAZU BEHAR DUZUNA

Ideia onak edukitzeko modu bakarra da ideia asko edukitzea eta txarrak baztertzea

(Linus Pauling).

Erabakia hartzen dugun askotan pentsatu gabe egiten dugu. Beste askotan publizitateak engainaturik egiten dugu edota adiskide-taldearen presioari amore emanda.

Askatasuna “baietz” zein “ezetz” esan ahal izatea da; egiten dut zein ez dut egiten, hau komeni zait eta nahi dut, hura ez zait komeni eta ez dut nahi. Askatasuna erabakia hartzea da, baina, horrekin batera, erabaki hartzen ari zarela ohartzea ere. Alegia, eramaten uztearen aurkakoena. Eta eramaten ez uzteko, ez duzu beste irtenbiderik zer egingo duzun gutxienez birritan pentsatzen ahalegintzea baino. Inortxo ere ezin daiteke izan nire ordez askea; inork ezin salbuets nazake neure kabuz hautatu eta bilatu behar izatetik. Aginduen, ohituren eta apetaldien artean, geure kabuz hautatzen ikasi beharko dugu. Gura baduzu, jakin zertan erabil dezakezun hobeto zeure askatasuna, ez alferrik galdu besteren edo besteen zerbitzupean jarrita. Fernando Savater: Semearentzako etika. Moldaturik.
Umeak garela, erabaki inportanteak gurasoek edo beste heldu batzuek hartzen dituzte gure ordez. Nerabezarotik aurrera, aldiz, nork bere ardura bereganatu behar du erabakiak hartzerakoan. Garbi jakin beharko genuke, beraz, noiz eman diezaiokegun amore ingurukoen nahiari eta noiz ez. Sekula ez genuke egin beharko nahi ez dugun ezer; sumatu beharko genuke ingurukoek gure gainean egiten duten presio hori. Kontuz ibili, beraz. Gure erabakiari eusten ez badiogu, oso litekeena izango da nahi ez dugun zerbait egitea eta, egoera arriskutsuan bagaude, ondorioak benetan kaltegarriak izan daitezke.

Erabakiak hartzen hasi berriak garela, guztiz normala da kontraesanezko sentimenduak edukitzea eta zalantza egitea. Pentsa ezazu aurrean ezezaguna den zerbait duzula eta hori kezkagarria dela beti, zer egin edo zer erabaki ez dakizularik. Horregatik da hain garrantzizkoa nork bere pentsamoldea kontuan hartzea eta patxadaz aztertzea hartu beharreko erabakiaren ondorioak.

Erabakia hartzerakoan, oso garrantzizkoa da informazioa, informaziorik gabe ezin izango baititugu aukerak ongi baloratu, ez eta berriak asmatu ere. Hainbatetan, informazioa edukita ere, erabiltzeko gaitasunik falta dugu. Badakigu zerbait ez dugula nahi edo ez zaigula komeni; nola ekidin, ordea, ez dakigu. Hainbatetan errazagoa izango da ezer ez egitea, zer gertatuko zain gelditzea eta ezer ez dadila gerta espero izatea. Eta zerbait ez dudala nahi edo ez zaidala gustatzen garbi dakidala, nola esan besteari?; eta bestea tematzen bada eta nire nahia kontuan hartzen ez badu, noiz arte eutsi behar diot presioari?

Ez da erreza, ez, gauzak nahi bezala egitea; hainbatetan ezina dirudi.  Baina besteek nahi bezala egitea ez zaizu batere komeni eta etorkizunean ere ez zaizu komeniko, egunen batean agian zeure irizpidea inposatu beharko duzu eta.

Adibidez, denok dakigu kondoi bat nola jarri, baina ez dakigu zein unetan proposatu lagunari, beldur garelako ez ote dugun giro ona zapuztuko, laguna ez ote zaigun haserretuko edo beti baietz esan nahi diogulako. Pentsa ezazu apur batean zer gerta daitekeen, zeintzuk izan daitezkeen arriskuak, egoera horretan amore emanez gero.

Erabakiak hartzen ikastea badaukagu eta askoz hobeto ibiliko gara autonomiaz eta arduraz eginez gero. Horrek esan nahi du geure kabuz pentsatzen ikasi behar dugula, kritika erabiltzen, egoerak eta aukerak aztertzen, garbi dakigularik zein erabaki hartu dugun eta zein ondorio ekar dezakeen.

Erabakia hartu beharrean kausitzen garela, aukera bakoitzaren alde onak eta txarrak aztertu behar ditugu eta horiek berenez dakartzaten ondorioak ere bai; are gehiago egoera larria bada edo arazoa handia bada, horrek esan nahi du ondorioak ere larriak eta handiak izango direla. Hobe, beraz, burura datorkigun aurrena ez egitea, mundu guztiak egiten duena ez egitea, gauzak birritan pentsatu baizik.

ERABAKIA HARTZEN DUZUN GUZTIETAN, ERABAKIAREN ONDORIOAK ZEUREGANATZEA ERE ERABAKIKO DUZU. 

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/2″][vc_column_text css=”.vc_custom_1462205461383{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]es-normal[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”green lighten-3 z-depth-2″ css=”.vc_custom_1462372020392{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

ERABAKIA HARTZERAKOAN EGIN BEHARREKO URRATSAK

Heldutasunak ez dakar berez erabaki egokia hartzea, baizik eta nork erabakitakoaren ardura bere gain hartzea, nahiz eta erabakia okerra izan

(Anónimo).

Egoera identifikatu edo arazoa definitu. Azter ezazu ondo egoera eta egiozu galdera hau zeure buruari: zer lortu nahi dut egoera honetan?

Ordezko aukerak bilatu. Zenbat eta gehiago bururatu, hainbat eta hobeto, horrela posibilitate gehiago edukiko baituzu onena aukeratzeko.

Une horretan oso inportantea da ahalik eta informazio handiagoa eskura izatea.

Ezer bururatzen ez bazaizu, eskatu iritzia beste batzuei. Horrek, ordea, ez du esan nahi haien esana bete behar duzunik, baizik eta erabil dezakezula beste posibilitate batzuk sortzeko.

Aukera guztiak eta haien ondorioak ondo neurtu. Azter itzazu aukerak banan-banan eta patxadaz, eta haien alde onak eta txarrak ere bai. Ondorioak ere kontuan izango dituzu, hala epe laburrekoak nola epe luzekoak: zer ekar dezake erabakiak niretzat eta nire ingurukoentzat?, nola sentituko naiz erabakia hartu ostean?, nola sentituko dira nire ingurukoak? Erabakia dena delakoa izanik ere, beti ekarriko du onik eta txarrik. Beraz, alde guztien garrantzia neurtu beharko duzu aurretik eta lehentasun-ordena ezarri, lortu nahi duzunari begira. Kontuz ibili, ordea! Gogoan hartu ez bakarrik berehala lortuko duzuna, baizik eta geroago etorriko dena ere bai, baliteke-eta interesgarriagoa eta erakargarriagoa izatea. Apur batean itxaron ostean, baliteke nahi zenuena zoragarri egitea eta, azkenik datorrenean, askoz gehiago gozatuko duzu. Ahaleginak eta sakrifizioak emaitza gozoak ekar ditzakete. Hainbatetan merezi du itxarotea. Zergatik ez?

Atakatik irten ezinik bazabiltza, egin ezazu aukera guztien zerrenda eta eman puntuak 1etik 10era, alde onak eta txarrak kontuan hartuta.

Aukera ezazu aukerarik onena. Puntu-kopuru handiena daukan aukera hartu beharko duzu.

Martxan jarri erabakitakoa eta ebaluatu emaitzak. Behin erabakia hartuta, jar ezazu martxan eta zeure gain hartu ondorioak. Ikusi egin beharko duzu espero zenituen emaitzak ote dakartzan edo ez. Ezezkoan, pentsa ezazu ondorioak konpongarriak direla guztiz. Beste erabaki bat hartu beharko duzu, baina oraingo honetan informazio handiagoa eta esperientzia luzeagoa edukiko duzu.

[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”left-to-right” el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462205717733{padding-top: 30px !important;padding-right: 30px !important;padding-bottom: 30px !important;padding-left: 30px !important;}”]

La única manera de tener buenas ideas es tener muchas ideas y descartar las malas

(Linus Pauling).
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]