• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]

EZETZA EMAN, EZETZA JASO

“Buruaz ezetz esan baino lehen, ziurta ezazu burua duzuna

Truman Capote.

Ingurukoekin har-ematean komunikazioa da garrantzizkoena: hots, zer esan nahi duzun, benetan zer diozun eta nola diozun. Horiek guztiek elkarrekiko erlazioa eduki behar dute; bestela, gatazkak eta haserreak etorriko dira eta.

Kontua da nork bere helburuak lortzea, ingurukoak errespetatuta, noski.

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462204520418{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

EZETZA EMAN

Nahita edo ez, etengabe egiten diegu presioa ingurukoei eta berdin haiek guri. Presioa berez ez da ez ona ez txarra; oso kontuan hartzekoa da, ordea, nola egiten den edo nahi gabeko zerbait egitera behartzen ote gaituen. Beste hainbatetan, berriz, asmo onez egiten diogu presioa baten bati: elkarrekin egoteko, ondo pasatzeko… Horregatik da hain inportantea ondo jakitea zer komeni zaigun eta ezetza noiz eman behar dugun, nahiz eta batzuetan horrek haserrea edo ezinegona ekarri.

Presioa gainean duzula, presio-egileek jakin behar dute zure iritzia errespetatzeko modukoa dela, ahaztu gabe, ordea, norberaren iritzia defendatzeko ez dagoela inor iraindu beharrik. Kontrolari eutsi behar diogu, egoera zailetan ere bai, eta ondo jakin beti ere ez dugula arrazoia edukiko.

[/vc_column_text][vc_column_text css=”.vc_custom_1455271191162{padding: 0px !important;}”]discusion[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”orange lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462204567196{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

EZETZA JASO

Ingurukoen iritziak eta jokaera errespetatu behar dituzu, nahiz eta ados ez egon, eta sekula ez diozu inori presio kaltegarririk egin behar, zure pentsamoldea bera ez duelako. Ez dago trufa ankerrik egin beharrik (“oilokume koldarra zara”, “umemoko hutsa”), ez eta mehatxurik (“egin ezean, ez gara adiskideak izango”), erronkarik (“ezetz ausartu”), engainurik (“milaka aldiz egin dut nik eta ez zait ezer gertatu”), edo lausengorik ere (“zu bezalako neska/mutil azkar batek…”).

Gainerakoen iritzia errespetatzeak ez du esan nahi gainerakoek bezalaxe jardun edo pentsatu behar duzunik. Bestetik, norbait konbentzitu nahi izatekotan eta lortu ezean, porrota onartu eta errespetatu beste erremediorik ez duzu izango.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text]

DROGA TARTEAN DENEAN

Droga hartzeko edo ez hartzeko erabakia zuk zeuk hartu behar duzu eta ez beste inork. Bost axola publizitateak, ingurukoek edo adiskideek zer dioten. Denoi dagokigu nahi ez dugun zerbait ez egiteko eskubidea. Egin gogoeta: zergatik egiten duzu egiten duzuna? Nahi duzulako? Besteei atsegin egiteko? Lehenengo eta behin, entzun ezazu zer eskatzen dizuten, konpara ezazu zuk nahi duzunarekin eta erabaki gero zuretzat komenigarriena. Baina, erabakia hartu baino lehen, gogoan hartu beti zer-nolako ondorioei egin beharko diezun aurre.

decir-No

Nola esan ezetz?

Esan ezetz, besterik gabe; ezetz borobila, ordea. “Ez”, “ez, eskerrik asko”, “sentitzen dut, ez zait interesatzen”, “barkatu, badakizu ezetz”, “ezetz esan dut, utzi bakean”.

Esan behin eta berriro, behar dituzun guztietan, baina haserretu gabe eta ahotsa goratu gabe: “Barkatu, ez zait interesatzen. Barkatu, ez zait interesatzen. Barkatu, ez zait interesatzen.”

Proposa itzazu beste ordezko aukera batzuk.

Ezetz esanda, iraina jasotzen baduzu arrapostu gisa (esaterako: “ez zara ausartzen, koldar hutsa zara”), erabil ezazu erantzuterakoan  osagai biko esaldi bat; lehen osagaiak badio “nire ustez…”, eta bigarrenak, berriz, “zure ustez…”. Esaterako: “zure ustez koldarra naiz, baina nire ustez badakit ondo pasatzen”.

Ezetz esanda, erantzun desegokia jasotzen baduzu, ez hasi eztabaidan ezetzaren arrazoiak direla eta; aitortu besteari arrazoia izateko posibilitatea eta, horren ostean, adieraz ezazu nahi duzuna: “Arrazoi duzu agian, baina nahiago nuke ez egin”, “baliteke koldarra izatea; ez dut egingo, ordea”, “baliteke  mundu guztiak egitea, baina nik ez dut egiteko gogorik”.

Erantzun barregarri edo ustegabekoa emanez, bestea zur eta lur utziko duzu. Esaterako: “Zer hartu behar duzu?”, galdetu dizu zerbitzariak. Eta zuk: “Bidea / Ostatu / Airea / Hitza”. Edo: “Horren ona bada, erre ezazu zeuk”.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]