• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”1/2″][vc_column_text]

YOUR FAMILY

Familia, denon familia, oso inportantea da, oso inportantea zaigu, erabateko eragina baitauka gure garapenean, hala norbanakoaz nola gizarteaz ari bagara. Berdin dio zein familia-mota duzun, garrantzizkoa familiaren balioak dira eta: heziketa, arauak, harremanak, komunikazioa, maitasuna…

Familiakide bakoitzak dauka bere zeregina, eta bere eskubideak eta betebeharrak ere bai. Hainbatetan zaila gerta daiteke zeregin horretan jardutea: benetan gaitza da ama, aita, semea edo alaba izatea. Dena den, elkarri lagunduz gero, errazago lortzen da familia egoki ibiltzea.

Familia-harremana ona izatea kide guztien esku dago, eta beren artean duten komunikazioaren mende ere bai. Oso inportantea da jarduteko arauak ezartzea eta hainbat muga ere bai, batez ere guraso eta seme-alaben artean. Arauak ezinbestekoak dira, funtzionamendua, jarduteko modua adierazten baitigute. Arau jakin bazuk negoziatu egin daitezke, noski, baina ondo jakin behar dugu beste batzuk, ordea, sekula ez direla negoziatuko edo onartezinak direla.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/2″ css=”.vc_custom_1455012525999{margin-top: 40px !important;}”][vc_column_text el_class=”green lighten-3 z-depth-2 rotate” css=”.vc_custom_1462371220524{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

“Hamalau urte nituenean, aita ezjakin hutsa zen eta gorroto bizia nion. Hogeita bat urte bete nituenean, berriz, sinistezina egiten zitzaidan zenbat ikasi zuen aitak zazpi urtetan”

(Mark Twain)[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text]Kolokon familia

Partxisean, esaterako, jokatzeko modu bakarra dago: jokatzeko arauek ezartzen dutena, alegia. Besterik ez.

Hainbatetan sentituko duzu ezin duzula gehiago jasan, inork ez zaituela ulertzen, estimurik ez dizutela, zuregan konfiantzarik ez dutela. Bizi-aldiko une jakin batzuetan, gainera, areagotu egingo zaizu sentipen hori. Jar zaitez momentutxo batez amaren edo aitaren lekuan; pentsa ezazu haientzat ere benetan zaila dela onartzea zu gero eta independienteagoa zarela eta haien beharra gero eta gutxiagotan duzula.

Imagina ezazu egunsentia itsas ondoko amildegi batean. Amildegiaren mugara joan eta hor gelditu zara, behera doan eguzkiari begira. Aitak, amak edo senidekoren batek ikusiz gero, zertan zabiltzan jakin gabe, urduri-urduri etorriko zaizu korrika eta zure atzean jarriko da. Zuk ez duzu ikusiko, baina zuri begira egongo da.

ZER EGIN BEHAR DU?

Oihukatu. Baina, horrela, baliteke zu izutzea eta amildegian behera erortzea.

Ezertxo ere ez. Zuk buelta eman arte itxaron, besterik gabe. Baina zuk salto eginez gero, zer? Pensatuko du ekiditeko aukera izan zuela eta ez zuela ezer egin.

Hala eta guztiz, zalantzarik ez egin, arazoa konponduko baduzu, haiekin hitz egin beharko duzu, den-denek hartu beharko dute parte, den-denei baitagokie arazoa. Hori, jakina, ez da batere erraza, baina askoz samurragoa izaten da familiartean konfiantza eta begirunea daudenean. Gainera, zu ez zara arazoak dituen bakarra; ez; edozein familiakidek eduki ditzake. Bestetik, hainbat egoera zailetan, kontsulta egin beharko diozu amari edo aitari, edo arazoaren berri eman behintzat. Horrela, hasiera batean bakar-bakarrik bazeunden arazoaren aurrean, orain familia guztiak egingo dio aurre.

Gatazkak gorabehera, ez ahaztu familia behar duzula, oso euskarri ona delako, oso baliabide erabilgarria arazoak ditugunean edo arriskuan gaudenean, familiak babestu egingo zaituelako eta hezkuntza-erreferentea ere izango zaizulako. Oso inportantea da familian uste ona izatea.

Familia-mota ugari dugu munduan. Familia bakoitzak dauka funtzionatzeko eta hartu-emateko modu berezia. Horrek, aitzitik, ez du esan nahi familia batzuk hobeak direnik beste batzuk baino; garbi dago familia bikain ezinhoberik ez dagoela munduan; bakoitzak bere ezaugarriak ditu, eta bere arazoak ere bai.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]