• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

Hauxe duzu Kolokon guebgunearen hirugarren belaunaldia. Haren jaiotzatik eboluzionatu eta ugaldu egin da: El Pep eta La Clara izeneko webguneez erditu da eta haietatik hartu ditu zenbait aldaketa.

Kolokonen lehenengo erditzea (1998) komunean gertatu zen. Gazte-bitartekariek (Gazte Zurrean) sortu eta bataiatu zuten, haien hizkera kaletarra sarean zabaltzeko asmoz. Oraindik ere izen, usain eta tonu berberak ditu.

Bigarrena etorriko zen geroago. Bere itxura ona berreskuratzeko eta denboraren urratsak disimulatzeko, irudi-aldaketa egin zuen estetika-klinika batean. Itxura horri eutsi dio 2001etik hona eta, hori dela medio, ausardia eta oilarkeria ere saritu dizkiote.

Egun, komikitik hartu ditu zenbait osagai. Komikiak inspiratuta eta gidatuta, irudi eta binetetan informazioa eskaintzen dizu, gazteekiko konektore eta soinu- zein bideo-sarrera berriak bilatu nahian.

Kolokon berri hau konbinatzen, nahasten eta gora kargatzen parte hartu dutenak:Rai, Héctor eta Alaineren urtebeteko jira-birak eta pilaka eztabaida zein zorakeriez gain,

Portugaleteko Udalaren Drogamenpekotasun Saileko taldea:

  • Laura Alonso
  • Marta Moreno
  • Blanca Fernández-Rivera
  • Loli Torres
  • Marta Azkarretazabal
  • Raimundo Parreño

Back Neska

  • Alaine Markaida

Mundua aldarazteko ideiak han-hemenka sakabanatzen:

  • Carles Sedó (Komikia) i la gen de EDPAC.

Zonalde erotikoan, goxo-goxo:

  • Maider Altuna eta Joserra Landarroitajauregi, (Biko Arloak Sexologia Elkartea)

Girotzeko musika ipintzen:

  • Joako Ezpeleta (Musika eta drogen arteko loturak historian zehar artikuluaren egilea) eta bere 10 disko hilezin.
  • Txema Maeso, lantegirako musika bila.
  • Bosco San Martín eta Raul Luceño, iradokizunen zain.

Testuak berrikusten eta itzultzen

  • Noemí­ Pastor

Edozein larrialditarako euskarri

  • Piedad Bilbao (Keinu)

Diseinatzen eta programatzen

TRUPP MEDIA

Baten batek bere burua merezi duen lekuan ikusten ez badu, iradokizunak bidaltzea dauka.

PORTUGALETEKO UDALA
DROGAMENPEKOTASUN SAILA
SOLAR PLAZA
48920 PORTUGALETE (BIZKAIA)
94 472 92 16

prevencion@portugalete.org

Gazteengana ondo beharrez laguntzera hurbiltzen direnentzat.