Musika-Música Bilboko jaialdia martxoaren 2tik 5era izango da

Musika-Música Bilboko jaialdiaren hamaseigarren edizioa martxoaren 2, 3, 4 eta 5ean egingo dute Euskalduna jauregian, eta Bohemia eskualdeko konposatzaileak izango dira protagonistak aurtengoan.

Antolatzaileen hitzetan, nazioarteko jaialdiaren ardatza Gustav Mahler, Antonin Dvorak, Bedrich Smetana eta Leos Janaceken lanak izango dira.

Lehenengo kontzertua Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak emango dute, ostegunean, martxoak 2, 20:00etatik aurrera, Maria Jose Montiel eta Maria Espada sopranoekin batera. Yaron Traubek zuzenduta, Gustav Mahlerren 2. sinfonia do minorrean joko dute.

Horrez gain, Auzoz Auzo programa ere itzuliko da aurten, berriztatuta, jendeak parte hartzeko moduko hamaika ekimen proposatu eta musika hiriko barruti guztietara eramateko.

INFORMAZIO ITURRIA: www.eitb.eus

musica-musika-recortada

¿Quieres dejar un comentario?