sexo, drogas y Rock & roll

HAMAR AGINDU SEXUA GOXOAGOA IZAN DADIN

– 1 –

“Egizu trebeziaz eta arteaz (ars amandi): penetrazioa baino gehiagorik badago”

Sexu-harremanak ez dakar berez eta ezinbestez penetrazioa.

Aitzitik, sentimenduak, sentsazioak, plazera eta maitasuna, atsegina eta aniztasuna topatuko dituzu laztan eta musuetan (gorputzaren bazter guztietan, debekatuetan ere bai), besarkada eta fereketan, zimikoetan, ausikietan, miliketan, zurrupadetan, hitzetan, hasperen eta xuxurletan, begirada eta erakusketetan, genitalei eskuz, ahoz, oinez, titiez eragitean…

– 4 –

“Biok parez pare”

Harreman erotikoetan ez dago arau hertsi aldaezinik. Arauak badaude, baina ez dira kanpotik ezarritakoak, barrutik baizik. Dena den, bi hauek ezin apurtuzkoak dira: begirunea eta onartzea, alegia.

Sexua, oro har, bien kontua da; esan bezala, arau finkorik ez dauka eta den-dena biok onartuta egin behar da. Jakina, bi horiek neska-mutilak izan daitezke, bi neska edo bi mutil (edo gehiago, badakizue). Ez lotsatu eta aukeratu benetan gogoko duzun laguna.

– 7 –

“Adi ibili!!!”

Baten batek ezetz esaten duenean, EZETZ esan nahi du, baina, azken batean… azken batean ere EZETZ esan nahi du. Baietz esan nahi duenean, duda izpirik ez dago baietz esaten duena. Dena den, ezetzak ez du “sekula ez” esan nahi; hainbatetan, ordea, bai.

Zenbaitetan ezetzak “horrela ez” esan nahi du; baliteke, beraz, baietza ematea beste modu batzuei. Beste zenbaitetan “orain ez” esan nahi du; baliteke, beraz, baietza ematea beste une batzuei. Eta beste zenbaitetan “zurekin ez” esan nahiko du; baliteke, beraz, baitetza ematea beste batzuei.

Hainbatetan gertatzen da batek nahi duela eta besteak ez. Posible dira orduan konponketak eta moldaketak: ukitu, laztandu eta masturbatu zuk zeuk zeure burua.

– 10 –

“NO BUSQUES TALLA QUE NO ES LA TUYA”

No quieras dar siempre la talla, no eres una máquina ni estamos en las Olimpiadas.

No es  un examen. No te presentas a una oposición.

Tu estado de ánimo también cuenta.

Si hoy no ha salido como esperabais, la próxima vez será.

Intenta contestarte a esta pregunta: ¿qué te gusta más, quedar bien o pasártelo bien?

Como en casi todo, practicando se perfecciona.

– 2 –

“Koitoan ari zaretela ere, trebeziaz jokatu”

Penetrazioan arituz gero, ez ahaztu aurrekoarekin guztiarekin batera joan daitekeela.

Gainera, hainbatetan, penetrazio soilaz emakumeek ezin dute orgasmorik izan. Neska batek ez du orgasmorik edukiko klitoriari eragin gabe eta mutil batek ere ez du orgasmorik edukiko zakilari eragin gabe.

Penetrazioan ari zaretela, ez ahaztu preserbatiboa. Eraman ezazu beti soinean, onean eta txarrean, osasunean eta gaixotasunean.

– 5 –

“SEKULA EZ behartu inor, nahi ez duena egitera”

(nahiz eta oso kitzikagarria iruditu).

Biok erabaki eta onartuz gero bakarrik ari daiteke sexuan.

Sexuan bestearen borondatearen kontra aritzea, nahiz eta bestea nobioa izan, bortxatze hutsa da; eta inork ez du gustuko bortxatua izatea. Gainera, delitua da eta beste kalte asko dakartza berez. Maitasuna delitu bilakatzea oso rollo txarra da.

– 8 –

“Ez guztia sinistu”

Film pornoak ez dira BBCko dokumentalak. Kitzikatzeko egiten dira eta lortu ere lortzen dute kitzikatzea, batez ere gizonezkoak, baina azaldu ez dute ezer azaltzen. Zinemako guztia bezala, film pornoak ere beterik daude efektu bereziez, trikimailuz eta amarruz. Zineman eta telebistan ikusten den guztia ezin da gero errealitatean egin. Ezin duzu kapa gorririk jantzi eta lehiotik behera salto egin, zineman ikusten duzun bezala.

Mutila bazara, agian ez duzu sekula ikusi zurea ez den zakil tenterik, filmetan ez bada, noski. Horregatik agian uste izango duzu zakila txikiegia duzula. NBAko partidak ikusita pentsatuko al duzu gorputz apalekoa zarela?

Ez dago zertan men egin lagunaren nahiari, zure nahiaren kontrakoa bada.

Sexuak atsegina ematen digu; bermatu behar dugu, ordea, guk ere atsegina ematen dugula, etorkizunean ere atsegina jaso eta sexuaz jardun nahi badugu, noski. “Plazera eman. Plazera hartu. Sexua erraz-erraza da” (Kenneth Hanes).

– 3 –

“Burua berotuta nekez hartzen da erabaki artezik”

Prestatu lekua eta antolatu aldez aurretik saioa. Hainbatetan zerbait prestatzea prest egotea bezalakoa da. Ez bat-batean jokatu, nahiko une inportantea da-eta. Presarik, beldurrik, presiorik gabe, lasai ibili eta ez duzue irristik egingo.

“Hemen harrapatu eta bertan jo” baliteke atsegina izatea eta nolabaiteko xarma badu, egia da. Dena dela, zoaz prest, irristik ez egiteko.

Grinaz eta neurri gabe jokatzea eta arauak apurtzea ez dira burua guztiz galtzearen sinonimoa.

Ez batu sexua eta droga, ez eta alkohola ere. Zurrumurrua dabil kontrakoa dioena; gezur hutsa da, ordea, kitzikatzea eta orgasmoa ez baitira ondo moldatzen kolokonekin. Edanez gero, kontrola galdu eta damutuko zaizu.

– 6 –

“Zenbat buru, hainbat aburu (eta gustu)”

Ez egin inori zuri egitea gustatzen ez zaizuna. Are gehiago: ez utzi inori egiten egitea nahi ez duzuna. Egiozu, nahi izanez gero, egitea gustatzen zaiona. Agian ez zarete bat etorriko gustuetan, baina atsegingarria da atsegina ematea. Eta atsegingarria da sentitzea besteak atsegin duela.

Lagun bi ez doaz beti leku berbera gauza bera egitera.

Esan lagunari zer gustatzen zaizun eta zer ez. Abiatu zaitezte miaketan, esploraketan, bion gustukoaren bila. Izan zaitezte bata bestearen konplize.

Onar ezazu ezetza, elkarrizketaren zati natural gisa. Ez tematu, ez behartu. Ez gogaitu, ez zu, ez eta bestea ere.

– 9 –

“Jakin ezazu non duzun muga”

Larrua jotzeko makina ez zara; mugak badituzu eta ez dago sexu olinpiadarik, ez eta apurtzeko errekorrik ere.

Sexua ez da ezeren azterketa, ez eta oposizioa ere.

Aldartea oso inportantea da.

Gaurko jarduna espero bezala suertatu ez bada, lasai, hurrengoan hobetuko duzue-eta.

Erantzun, mesedez, galdera honi: zer duzu nahiago?, ondo pasa edo besteak zutaz iritzi ona izatea?