• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”1/2″][vc_column_text css_animation=”left-to-right”]

ANTIKONTZEPTIBOAK (ANTISORGAILUAK, EZ HAURDUNTZEKO TRESNAK)

Antikontzeptiboak dira, haurduntzeko arriskurik gabe, bagina barruan eiakulatzen uzten duten baliabide eta teknika guztiak. Hots, seme-alabarik eduki gabe larrua jotzeko modua ematen duten traste guztiak.

Oker zabiltza pentsatzen baduzu gizon-emakume emankorrek bakarrik egiten dutela koitoa. Ez da beti horrela.

Ernalezinek (eta den-denok gara ernalezinak denboraldi batean) ez dute antikontzeptiboen beharrik. Gainera, jokaera erotiko asko ez dira heterosexualak. Eta, amaitzeko, bi lagunek egin ditzaketen jokaera erotiko gehienak ez dira kontzeptiboak.

Hauexek ez dira jokaera kontzeptiboak; hots, ez dakarte haurduntzerik: nork bere bura edo besteari masturbatzea, cunnilingus, felazioa, ipurdiko koitoa, sadomasokismoa, voyeurismoa, exhibizionismoa, etab.

Haurduntzeko asmoa baduzu, bestetik, onena koitoa egitea da, baginaren barruan eiakulaturik aldi emankor batean. Emakumeak obulatzen dutenean baino ez dira emankor. Eta, gehienez jota, 600 aldiz obulatzen dute beren bizialdi osoan; hilean behin, hain zuzen ere, menarkiatik (hilekoa hasten denetik) menopausia arte (hilekoa joan egiten den arte).

Haurduntzeko asmorik ez baduzu, beraz, bagina barneko eiakulazioa ez den beste guztia egin dezakezu. Eta egin nahi izanez gero, antikontzeptiboren batera jo beharko duzu.

ETA GOGOAN HARTU: STGETATIK BABESTEN DUEN ANTIKONTZEPTIBO BAKARRA KONDOIA DA.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/2″][vc_column_text css_animation=”right-to-left” el_class=”z-depth-2″ css=”.vc_custom_1462199246955{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;background-color: rgba(30,115,190,0.5) !important;*background-color: rgb(30,115,190) !important;}”]

HURRENGO METODO HAUEK ANTIKONTZEPTIBOTZAT JO OHI DIRA, BAINA BENETAN EZ DIRA ANTIKONTZEPTIBOAK.

Atzera jotzea (coitus interruptus)

Zertan datza? Mutilak atera egiten du zakila baginatik, eiakulatu baino lehen. Metodo hau baliteke eraginkorra ez izatea, hiru arrazoi hauengatik:

Mutilak ezin du eiakulazioa kontrolatu eta gerta daiekete baginan hazi apur bat uztea.

Atzera jotzeak ez gaitu babesten STGetatik.

Mutila kilikatzen denean, jaio preseminala irteten zaio. Horri aurreiakulazioa esaten zaio. Jaio horretan espermatozoideak egon daitezke eta gerta daiteke bagina barrura joatea. Gogoan hartu: euria baino lehen, zirimiri.

Biharamuneko pilula (ikus “Pilula magikoak” atala).

Koitoaren osteko tratamendua da hau, eta premiazko irtenbidea, emakumeak har dezakeena nahi gabeko haurduntzea ekiditeko, behin sexu-harremana edukita, zeinean gerta baitaiteke kontzebitu izatea. Beraz, biharamuneko pilula ez da antikontzeptiboa, ez baitu kontzepzioa ekiditen, obuluak habia egitea baizik. Oso tratamendu gogorra da eta ondorio gogorrak ere baditu.

Antikontzeptibo mota asko egon badaude. Esandako horiek normalenak dira, baina gehiago jakin gura baduzu …

www.anticonceptivoshoy.com
www.centrojoven.org

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top” el_class=”z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462199054804{padding-top: 20px !important;padding-right: 40px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 40px !important;background-color: rgba(129,215,66,0.55) !important;*background-color: rgb(129,215,66) !important;}”]

EZ HAURDUNTZEKO METODOAK

Kondoia edo goma

(ikus “Preserbatiboak” atala)


Kondoia zorro bat da funtsean: tradizionala latexezkoa da eta emakumeentzakoa eta latexari alergia dioten gizonentzakoa, berriz, poliuretanozkoa. Emakumeentzako kondoiak gomazko eraztun bana dauka bi muturretan; eraztun horietako bat kendu ahal daiteke edo utzi. Baginan sartzen da, eraztun handia baginatik kanpo utzita eta gizonentzako kondoia bezala erabiltzen da. Garestiagoa da, hala eta guztiz, eta eskuratzen zailagoa. Kontrakoa entzungo baduzue ere, ez da gaitzagoa ezartzen: kontua da hainbat emakumek fobia diotela baginan ezer sartzeari.
Hala emakumeentzako nola gizonentzako kondoiek ederki babesten gaituzte STGetatik.

 

Antikontzeptibo hormonalak.

Kolokon pastillas-anticonceptivasPilulak, injekzioak, baginako eraztunak, inplanteak eta adabakiak. Horiek guztiek kendu egiten dute obulazioa eta, horren ondorioz, haurduntzea ezindu. Baina gogoan hartu ez zaituztela babesten STGetatik.

 

Diafragma.

Kolokon diafragmaGomazko frisbee txiki baten modukoa da. Baginaren atzeko aldean sartzen da, umetokiaren lepoaren oinarrian hain zuzen, eta oztopo egiten die espermatozoideei. Ezinbestez erabili behar da espermatozoideak hiltzeko krema batekin batera. Eta gogoan hartu ez zaituela babesten STGetatik.

 

 

UBG (umetoki barneko gailua)

Kolokon diuGailu txiki bat da, “T” letraren itxurakoa. Umetoki barnean jartzen da eta haurduntzea eragozten du, baina ez du ekiditen STG edo GIBez kutsatzea.
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]