• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]

DESIOA LEGE

GUSTATZEN AL ZAIZU MY BODY?

Benetan gaitza da ondo sentitzea gure gizarte honetan, badirudi-eta munduko gauzarik inportanteena dela danone gorputz horietako bat edukitzea, modako arropa janztea eta eder-ederra izatea. Badirudi, halaber, den-denok eduki behar dugula gorputz berdina. Eta horrek guztiak konplexua sortzen digu eta gaizki sentiarazten gaitu.

Modak agintzen digu zein praka mota jantzi (pirata, gerriaren azpitik…), zein orrazkera egin (rasta, luzea atzean eta motza aurrean…) eta zer-nolako gorputza eduki behar dugun ere bai.

Nesken gorputzaz ari bagara, orain dela gutxi moda-modakoa zen gorputz potoloa, borobila, edukitzea; orain, aitzitik, kontrakoa omen dago modan: gorputz mehea, zuzena, aldaka, sabel eta ipurdi argalak… Horrelako gorputzak bikain bezain gezurrezkoak dira, emakumeok borobilak, haragitsuak garelako eta horra hor gure gorputzaren xarma handiena.

Mutilek, aldiz, gimnasioan landu behar dute gorputza, bizepsak ondo nabarmendu arte. Gorputzeko biloak kendu behar dituzte, halaber, baina macho itxurari eutsita, noski.

Modako gorputza edukitzea, edo ez, ez dago beti gure mende, beti ezin izango dugu lortu, gorpuzkera heredatu egin dugulako.
kolokon guapaHainbatetan, berriz, gaizki sentitzeko arrazoi nahikoa izango dugu, lodi-lodi (obesitatea gaixotasuna da) edo mehe-mehe gaudelako. Eta hori ez da moda kontua, osasun kontua baizik; eta gorputzaren osasunaz nola buruaren osasunaz ari gara.

Soinean kilo larregi badaukagu, gorputzak mina edukiko du, eta buruak ere bai. Dieta eta kirola egitea baliteke lagungarri izatea, baina beti ere osasun-profesional baten ardurapean, profesionalek baitakite nola egin ongien.

Argalegi egotea ere izan daiteke gaizki sentitzearen arrazoi nahikoa, eta kezkagarria ere bai, hala fisikoagatik nola osasunagatik: ez ditugu prakak ongi betetzen, ipurdia ez da nabarmena, gaixo-aurpegia dugu… Mediku eta erizainek esango digute zer egin, apur bat lodiago eta osasuntsuago egoteko.

Agian, gorputz normal-normala dugu eta gustuko dugu. Hala eta guztiz, ingurukoek gaizki sentiarazten gaituzte eta azkenik uste izango dugu gure gorputza ez dela ederra.

Telebistak zerikusi handia dauka horrekin:

Milaka aldiz erakusten dizkigu neska eta mutil ezinhobeak. Esan ere esaten digu zer-nolako gorputzak dauden ongi eta zer-nolakoak ez. Autoa edo desodorantea iragartzeko ere erakutsi behar du neska lirain ponpoxa. Baina guk oso gorputz arrunta daukagu.

Beraz, baliteke nik neure burua onartzea, naizen bezala gustukoa izatea. Baina telebistak honela dio: “Ez. Zuk bestelako gorputza eduki behar duzu, nik agindutakoa.” Eta nik galdetu: “Benetan? Nola lortuko dut horrelako gorputz ederra?” Eta orduan telebistak iragarkietan edo saioetan argaltzeko formula magikoa aurkeztuko dit, janari miragarria, bisturi guztiahalduna…

Horren ondorioz, nik neure gorputza gustuko izan arren, neure burua maite arren, lodi nagoela milaka aldiz entzunda, zer egingo dut? Zer pentsatuko dut?

Entzun aholkua:
ez egin jaramon handirik telebistari. Edo ikusi beste modu batera: kritika erabili esaten eta erakusten duen guztian.

Hainbat enpresak ere bai:

Zeinek asmatu du danone gorputzaren lelo hori? Hainbat enpresak biziki nahi dute gu geure gorputzarekin bake gozoan ez egotea, horrela errazago salduko baitizkigute produktuak: light janaria, kosmetikoak, txanpuak, edergarriak, estetika-ebakuntzak…

Entzun aholkua:
ona da gorputza zaintzea, baina ez gezurrik sinistu. Askoz hobeto ibiliko gara adimena, begikotasuna, gure ezagutzak edo har-emateko gaitasuna zainduz gero.

Zabaldu begiak kalean:

telebistan agertzen diren guapo horietakoren bat ikusten al duzu? Ez. Iragarkiak dekoratuak dira; gezur hutsa, beraz.

Etadiskoteketan, zer:

Podiumetan dantzariak, gogoak ikusten ditugu, eder-ederrak denak, lirainak, muskuludunak… Begira diezaiegun jartzen dituzte hor goian, denbora guztian geure buruarekin konparazio gorrotagarria egin dezagun.

Entzun aholkua:
zoaz parrandan gustura zauden lekuetara bakarrik. Dena ez da gorputza edertzea eta erakustea.

Hitz pare bat jantzi-dendakdirela-eta:

Manikiei primeran egokitzen zaizkie jantzi mota guztiak, horrexetarako eginak dira-eta. Ez dira hezur-mamizko gizakiak, plastikozko gauzakiak baizik. Horregatik egokitzen zaigu guri hain bestela arropa.

Merkealdietan gertatu ohi da 36. neurriko prakak besterik ez daudela salgai, gainontzeko guztiak berehala saltzen direla. Ba al dakizu zergatik? Ia inork ez duelako 36. neurri hori erabiltzen. Zer dela-eta, beraz, gaizki sentitzea, gurea 42. edo 44.a bada? Zergatik ez dute gu bezalako, benetako gizakiak bezalako manikirik egiten?

Entzun aholkua:
zoaz beste denda batera, fashion biktimarik gabeak eta neurri handiak saltzen dituztenak badaude eta. Bilatuz gero, bestelako arropa topatuko duzu, polita eta zure neurrikoa.

Messenger

Messengerren erraz bota dezakegu gezurra: “Ilehoria naiz, 1,80 luze, liraina; dena zuntza dut, 20 urte…”

Entzun aholkua:

ez esan gezurrik Messengerren, ez zeure buruari, ez eta inori ere. Zergatik ez dituzu azaltzen zeure benetako alde onak? Dena den, hobe beti aurrez aurre har ematea eta garen bezala agertzea.

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462350558093{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

BESTEENGAN DESIOA PIZTU. BURUA GALDU GABE, ORDEA

Emakumea ez da gizonen desioaren objektu hutsa; bere desioaren subjektua eta protagonista ere bada. Gizona ez da bakarrik “desiratzailea”, desioaren objektua ere bada eta. Denok pizten dugu desioa besteengan eta denok desiratzen gaituzte besteek.

Jokaera arauak aldatuta, korapilatu egin da seduzitzearen artea eta apur bat zailagotu gizakien arteko komunikazioa. Esan nahi al du horrek iraganeko arauak errespetatu behar ditugula? Ez. Baina gogoeta egin beharko genuke, agian: horrelako aldaketak eraginik al dauka guregan eta guk egiten ditugun bikoteengan?

Kexati dabil gazte jendea. Neskak kexati dabiltza, mutilak izutu, kokildu egiten direlako, edo haien jarduna gaizki ulertu. Mutilak kexati dabiltza, ez omen delako egia neskak arriskatu egiten direnik eta desio kontuetan lehen urratsa egiten dutenik. Berbaz bai, baina egitateetan ez omen dute aldaketa handirik ikusten. Baina benetan gertatzen denean, mutilak beldurtu egiten dira. Horren ondorioz, neskak beldur dira, lotsagabeegi ez ote diren; eta mutilak ere beldur dira, lizunegi ez ote diren. Edo neskak beldur dira, hertsiegi ez ote diren; eta mutilak, lotsatiegi ez ote diren.

Teoriaz hala neskak nola mutilak izan daitezke desioaren objektu eta subjektua aldi berean. Ideia hori onartuz gero, bazter utziko duzu errefusa, maitasunik eza eta umiliazioa jasateko arrisku izugarri mingarria.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text]

ETA GU? ZER?

Oso kontu garbia da hau: onartu, maite egin behar dugu geure burua, geure buruarekin eta ingurukoekin ere gozo sentituko bagara.

Kostata ere, zenbat eta lasterrago ezagutu eta onartu zeure burua, orduan eta lasterrago azalduko zara zaren bezala. Nor bere etsairik ankerrena izaten da. Neska eta mutilen erakargarritasuna ez da edertasuna bera, hainbatetan guapo “ofizial” horiek ez baitira batere erakargarri; eta neska-mutil “arrunt” asko liluragarri izaten dira.

Erakargarritasuna onartzean datza. Neska edo mutil bat bere buruarekin pozik badago, alaitasuna dario gorputzetik: erakutsi egingo du, kontu handiz edertu, begirada bizia eduki, graziaz eta irribarrez ibiliko da… Eta neska edo mutil batek bere burua onartzen ez duenean, juxtu kontrakoa gertatuko da: izkutuka ibiliko da, ez da apainduko eta begirada zuzenik ez du edukiko, haserre edo triste itxura baizik.

Edertasuna hotza da, bizirik gabea. Erakargarritasuna, berriz, bizia da, beroa. Utzi gorputzari alaitasuna askatzen.

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”green lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462350631848{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;}”]

KONPONBIDEAK

Lehena. Gorputz bikaina edukitzen ahalegintzea.

Amaierarik gabeko tunelean sartuko zara. Zenbat eta barruago, orduan eta gaizkiago. Beti ere edukiko duzu arazo edo kezkagarriren bat: kilo gehiegi, titi txikiegiak, ipur handiegia, ilea eta arropa desegokiak…

Buruan gorputza besterik ez badaukagu, ez ditugu gainontzeko gauza guztiak zainduko. Guztiz ahaztuko zaigu bestelako bertuteak ere badaudela munduan.

Eta obsesioak sufrimendua dakar beti.

Ez dizuegu gomendatzen lehen konponbide hori.

 

Bigarrena. Beste aukera.

Galdetu zeure buruari: gorputza al duzu gunerik indartsuena, zure izaeraren onena? Erantzuna ezezkoa bada, izan zaitez ongi etorri biztanleriaren % 90era. Zeintzuk dira, beraz, zure kualitaterik onenak? Erakus itzazu!

Baina ez gaitezen engaina: denok dugu geure gorputzaren kezka. Edo baliteke gainontzekoek gaizki tratatzea eta gorputza dela-eta gaizki sentiaraztea.

 

Gomendagarriagoa da bigarren konponbide hau.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]