• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text css_animation=”left-to-right”]

DROGA ETA SEXUA

[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”top-to-bottom”]

Sexualitatea (besarkadak, musuak edota penetrazioa), droga hartuta praktikatuz gero, aho biko labana bilaka daiteke.

sexo-drogas

[/vc_column_text][vc_column_text]

DROGA HARTUTA, HARREMAN EROTIKOETAN BALITEKE…

Lotsarik gabe jokatzea.

Ingurukoekiko harremanetan ditugun oztopoak apurtzea:

Gehiago edo gutxiago hitz egitea.

Ingurukoengana gehiago edo gutxiago hurbiltzea.

Barnea gehiago askatzea edo geurean gehiago biltzea.

Babesik gabe eta ondorioak aurreikusi gabe arriskatzea.

Konturatu gabe, bestearen nahiak ez errespetatzea.

Beste pertsonaz nahastea:

Ez genuen ondo ezagutzen (biharamunean agian haren aurpegiaz ere ez ginen gogoratzen) eta horrek gaizki sentiarazten gaitu.

Beste pertsonak bikotekidea duenez gero, baliteke bikotekide horrek gugana azalpen bila jotzea. Eta guk azalpenik ez.

Guk geu daukagu bikotekidea eta galdu egingo dugu agian, edo ez, baina ziur oso gaizki sentituko garela eta min egingo diogula.

Beste pertsona gure bila zebilen aspalditik. Guk ekidin egiten genuen. Orain, gertatutakoa gertatuta, baten bat (geure burua edo beste pertsona hori) mindu dugu, ziur.

Nahi baino urrunago joan izatea eta…

Oso oso kargatuta bagabiltza, aukera onen bat galtzea:

Hortik aurrera ez digute kasurik egingo, paso baizik.

Agian tankera txarra hartuko digu gustatzen zaigun horrek, nekagarri garelako edo graziarik gabeko tontakeriak esaten ditugulako.

Agian rolloa moztuko diegu beste batzuei.

 [/vc_column_text][vc_column_text css=”.vc_custom_1462201790874{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}” el_class=”orange lighten-3 z-depth-2 rotate2″]Droga hartu eta sexu harremana edukitzeak oso ondorio txarrak eduki ditzake. Baliteke babesaz ahaztea (haurduntzea, birusak…), beharrik gabe beldurtu eta izutzea edota oso oso gaizki sentitzea, nahi gabeko batekin eta nahi gabeko moduan egin dugulako.[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text]

HORREGATIK GOMENDIO HAUEK:

Harremanaz eta sexuaz gozatzeko modurik onena buru argia edukitzea da, xehatasunik ez galtzea.

Drogaren bat hartuta, kontrola galtzen badugu, erraz gerta daiteke nahi gabeko zerbait egitea eta gero damutu behar izatea. Beraz, adi ordezko aukera hauei:

Ez hartu hainbeste eta horrela ez duzu kontrolik galduko.

Ez hartu ezer.

Alkoholaz ari bagara, hobe edari gogorrak ez badira: garagardoa gaseosarekin, esaterako. Edo kubatan tantatxo bat alkohol besterik ez bota.

Eman parrandaldi osoa, bukatu arte, esna eta zer egiten duzun, zer egin nahi duzun eta zer egin nahi ez duzun ongi dakizularik.

Ez pentsa beti besteak eramango dituela preserbatiboak. Eraman itzazu zuk zeuk, behar izanez gero.

Baten batek kopatxoa hartzera gonbidatzen bagaitu (gehienetan gizonezko bat izango da), baliteke haren benetako asmoa ligatzea izatea. Jakin ezazu, beraz, kopatxo horri baietz esateak bestelako esanahia eduki ahal duela:

Azkeneko kopatxo horrek zerraldo lurreratuko bagaitu, hobe ez hartzea.

Gonbit-egileari azaltzea daukagu, gonbitik egin beharrik gabe, gustora hitz egingo dugula berarekin, hitz egin nahi izanez gero, noski.

Galdetzea ere badaukagu ea gonbita onartzeak beste esangurarik ote duen berarentzat.

Gogoan izan neskatxok, zoritxarrez, arrisku handiagoa dugula:

Gau parrandatsu baten ostean, gauzak gaizki ateraz gero, sarriago damutuko zaigu neskatxoi. Mutilei ere gerta dakieke, noski.

Neskatilok ardura handiagoa daukagu geure intimitateaz.

Balio handiagoa ematen omen diogu laguna ezagutzeari eta ez zazikigu hain atsegin izaten gau bakarreko kontuak.

o Arrisku handiagoa dakarkigu sexuak: infekzioak ez ezik, haurduntzea.[/vc_column_text][vc_column_text css=”.vc_custom_1462201861681{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;background-color: rgba(129,215,66,0.75) !important;*background-color: rgb(129,215,66) !important;}” el_class=”z-depth-2 rotate-2″]Beraz, hona hemen gure gomendioa: alkohola edo beste edozein droga hartuta, sexurik ez. Kontu asko entzungo dituzu sexua zoragarri egiten omen duten drogen gainean: gezur borobila da dena. Zirrara eta orgasmoa ez dira ondo moldatzen kolokonarekin. Aitzitik, sentsazio polit mordoa galduko duzu, nekez kontrolatuko duzu zeure burua eta plazera barik, ustekabea etorriko zaizu, ziur.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]