• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column][vc_column_text css_animation=”left-to-right”]

GIZONEN KONDOIA

ADISKIDEAK ETA ETSAIAK: HARTU, SOINEAN ERAMAN, ATERA, ERABILI, GOZATU ETA BOTA.

Hablamos de condón, sólo para relaciones sexuales donde haya penetración.

Existe el condón femenino del que no hablamos porque todo lo anterior se hace más complicado.

“METERLA” NO ES IMPRESCINDIBLE EN UNA RELACIÓN SEXUAL (Vete a la sección Glosario: “petting”).

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=”1/2″][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top” el_class=”z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462199609207{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;background-color: rgba(129,215,66,0.52) !important;*background-color: rgb(129,215,66) !important;}”]

HARTU:

Etxean badaude kondoiak. Gurasoek eta neba-arreba handiek arriskutik kanpo nahi bazaituzte, erraz ikusi eta topatzeko moduan jarriko dizkizute. Haiek ez dute ezer esango eta zuk ere ez.

Makinan ere badaude. Garestiak dira, jakina, tabakoa bezain garestiak; gozoagoak, ordea.

Supermerkatuan ere badaude. Saskian sar ditzakezu, lasai-lasai, oinarrizko produktuekin batera. Agian hurbilegi daude kutxetatik, baina pentsa ezazu harritzen denak ere beharko lituzkeela erabili.

Badaukazu, halaber, lagun bati eskatzea. Bai, lagun min bati eskatu ahal dizkiozu, ez gehiegitan eta den-denak kendu barik.

Farmazian. Ausartagoa da farmazian erostea, baina oso gomendagarria.

Ohekideari eskatu. Ez pentsa ohekideak beti beti daramatzala.

[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top” el_class=”z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462199654182{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;background-color: rgba(129,215,66,0.48) !important;*background-color: rgb(129,215,66) !important;}”]

SOINEAN ERAMAN:

Gutxienez bi kondoi eraman soinean. Izan eskura ordezko bat, berriro egin ahal izateko edo huts egin izatekotan.

Ez eraman prakaren atzealdeko poltsikoan, apurtu, narriatu edo berotzea gerta dakioke-eta. Autoko guanteran ere ez gorde, ez eta motorrean edo giltzak daramatzazun lekuan ere.

Hobe duzu bermatzea kondoia egoera onean dagoela. Gaizki badago, bota ezazu eta beste bat hartu. Beti prest![/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”right-to-left” el_class=”z-depth-2 roate2″ css=”.vc_custom_1462199776773{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;background-color: rgba(129,215,66,0.45) !important;*background-color: rgb(129,215,66) !important;}”]

ATERA:

Como ponerse un preservativo

Nola proposatu ateratzea? Bada, umore onez eta giro onean: “Hirukote ederra: zu, kondoia eta hirurok”. “Txiklerik nahi? Erdibana?” Pentsa ezazu bion gogoko zerbait proposatzen duzula.

Noiz atera? Esaterako, penetrazioa egin nahi duzula esan behar diozunean.

“Giro ona zapuzten du ateratzeak”. Baliteke, baina presarik ez dago. Zenbat eta lehenago hasi, orduan eta lehenago bukatu. Irudimena erabili eta pentsa ezazue beste jostailu bat dela; edo baldintza bat: “Nahi baduzu, atera kondoia; kondoirik ezean, ezer ez”.

Zer pentsatuko du ohekideak ateraz gero? Segurtasunez egin nahi duzula, zer bestela? Eta gaizki al dago hori? Fidatuko al zinateke kondoirik erabili nahi ez duen batekin?

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/2″][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top” el_class=”z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462199841376{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;background-color: rgba(129,215,66,0.46) !important;*background-color: rgb(129,215,66) !important;}”]

ERABILI:

Erabil ezazu, penetrazioa (baginan, ahoan zein ipurdian) egin BAINO LEHEN. Ez, ordea, apurtxo bat sartu ostean.

Ez atera hortzez poltsatxotik. Ikusgarria da, bai, baina baliteke apurtzea.

Kontuz azkazal eta hortzekin ipintzean, baliteke-eta kondoia hondatzea eta zakila mintzea.

Noiz jantzi? Zakila tente dagoenean.

Egin beharreko urratsak: hartu kondoia esku batez. Puntan presioa egiten duzula, jar ezazu zakilaren gainean. Berma ezazu egoki jarri duzula, hau da, zabaltzeko moduan, kiribila askatzeko moduan, minik ez ematearren. Beste eskuaz zabaldu kondoia beherantz kontu handiz, zakil osoa estali arte, edo barra-kodea (edukiz gero) topatu arte.[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top” el_class=”z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462199922419{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;background-color: rgba(129,215,66,0.5) !important;*background-color: rgb(129,215,66) !important;}”]

GOZATU:

Como quitarse un preservativo

Zergatik ez?

Hotsak, gorputz jarrerak eta mugimenduak norberaren konturakoak dira. Aukera itzazue biok batera.

BUKATU:

Ona den guztia bukatzen da inoiz.

Hazia isuri ostean (eta lokartu aurretik), kendu kondoia oso astiro, beheko aldetik eutsita, hankaz gora jar ez dadin.

Kondoia baginaren barruan geratuz gero edo hautsiz gero, jo “Pilula magikoak” atalera.[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top” el_class=”z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462199987085{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;background-color: rgba(129,215,66,0.5) !important;*background-color: rgb(129,215,66) !important;}”]

BOTA:

Egizu korapiloa kondoiaz eta zakarrontzira bota, ez lurrera.

Ez utzi zuen sekretua salatuko duen arrastorik.

Jolasean segituz gero eta beste penetrazio bat egin nahi baduzue, beste kondoi bat, berria, erabili. Ezin zaie bueltarik eman eta berriro erabili, pena![/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]