• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text css_animation=”left-to-right”]

HIESA

Giza Inmunoeskasiaren Birusak (GIB) sorrarazten du hiesa. Birus horrek, giza gorputzean sartu bezain pronto, inmunologia sistemako zelulak (T edo CD4 zelulak) infektatzen ditu. Gainera, birusa urtetan geldi daiteke gorputzaren barruan. Gero, ugaldu egiten da eta, horren ondorioz, gizakiok gaixotasunen kontra ditugun defentsak behera datoz. Horrela, bada, gorputza infektaturiko pertsonak oso erraz hartuko ditu beste infekzio batzuk.

¬    Zenbat eta birus gehiago izan gorputzak, orduan eta defentsa gutxiago izango du, orduan eta infekzio larriagoak hartuko ditu, orduan eta ahulago egongo da. Horrexek sorraraziko du, hain zuzen, hiesa, hartutako inmunoeskasiaren sindromea, alegia.

Oso arriskutsua izaten da berrinfekzioa. Birusa barnean dutenek eutsi behar diote babesari, hau da, preserbatiboa erabili behar dute beti, berriro ez infektatzeko, horrek are gehiago aktibatuko bailuke birusa.

Oraingoz behintzat ez GIBen infekzioak ez hiesak ez dute sendabiderik. Beraz, horien kontra borrokatzeko armarik onenak informazioa eta aurrezaintza ditugu.

[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”top-to-bottom” css=”.vc_custom_1462201105072{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;background-color: rgba(221,153,51,0.83) !important;*background-color: rgb(221,153,51) !important;}” el_class=”z-depth-2 rotate-2″]

GIBen INFEKZIOAREN SEINALEAK

Infekzioaren iraupenak 3 aldi ohi ditu. Aldi horiek ez doaz beti bata bestearen atzetik eta horien iraupena aldatu ohi da gaixoaren arabera. Gainera, gaixo guztiak ez dira beti igarotzen hiru aldi hauetatik:

Lehen infekzioa:

GIB gorputzean sartu eta bi edo lau astera hasten da. Hona hemen lehen aldi honetako sintomak: sukarra, buruko mina, gongoil edo nodulu linfatikoak handitu egiten dira eta larruazalean erupzioak edo negalak agertzen dira.

Lehen aldi honetan, hiesaren analisien emaitzak negatiboak izaten dira. Hala ere, GIB gorputz batera sartu eta berehala kutsa diezaieke gaitza gorputz horrek beste batzuei.

Euskadi Autonomia Erkidegoko hainbat farmaziatan GIBren test azkarra egin dezakezu. Farmazian banakako atentzioa emango dizute, guztiz isilpekoa eta zeure pribatutasuna erabat bermatuz. Ez dizute inolako identifikaziorik eskatuko; baimen informatua sinatzea, besterik ez duzu egin beharko. Test egin eta mamabost minutura jakingo duzu emaitzaren berri. Gainera, emaitza horren fidagarritasuna analisi arruntena bezalakoa da eta ia ia % 100ekoa.

Sintomarik gabeko aldia:

Alde honetatik aurrera, sintomak galdu egiten dira eta pertsona seropositiboak egoera normala berreskuratzen du; bikain sentitzen da, bat ere osasun arazorik gabe.

Inmunodepresioa:

Zenbat eta CD4 zelula gutxiago izan, hainbat eta arrisku handiagoa du pertsona batek hiesa garatzeko. Beraz, zelula horren kopuruak nahiko segurtasun handiz esaten digu pertsona horrek hainbat gaitz izango duen edo ez. Hirugarren aldi honetan gerta daiteke gaixoak sintomarik ez izatea, edo bestela, gaitza garatzea.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text css_animation=”right-to-left” css=”.vc_custom_1462200949502{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;background-color: rgba(30,115,190,0.47) !important;*background-color: rgb(30,115,190) !important;}”]

HIESA:

Hartutako

gaitza hartu egiten da; ez da, ordea, genen bidez transmititzen

Inmuno Eskasia

sistema inmunologikoak defentsarako ahalmena galtzea.

Sindromea

hainbat sintoma edo gaixotasunen multzoa.

Hiesa, berez, ez da gaixotasuna: inor ez da hiltzen hiesak jota. Hiesaren ezaugarri nagusia da gaixotasun multzo bat agertzea, sistema inmunologikoa edo, bestela esanda, defentsa sistema ahul dagoelako edo gaizki dabilelako.

Inmunitatea galtzea, inmunoeskasia, da sindromearen ezaugarri nagusia; eta inmunoeskasia nola agertzen da? Bada, agerian jartzen da infekzioak edota tumoreak sortzen direnean, jakin dakigularik horrelako infekzioak edo tumoreak (P. Carinii pneumonia, esaterako) sekula ez dituela izaten sistema inmunologiko normal edo osasuntsuko pertsona batek. Bestela gerta daiteke horrelako gaitzak ohi baino oldarkorrago agertzea (esaterako, tuberkulosia edo minbizi mota jakin batzuk). Gure herrian hiesak agerrarazten duen gaitz nagusia tuberkulosia izaten da.[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top” css=”.vc_custom_1462200984669{padding-top: 0px !important;padding-right: 0px !important;padding-bottom: 0px !important;padding-left: 0px !important;}”]

NOLA KUTSATZEN DA HIESA?

Sexuan, penetrazioan, babesgarririk gabe jardunezgero, kontaktua egiten baitute genitaletako jarioek eta mukosek.

Odolaren bidez: gorputz kutsatu batek jarioak sartzen dizkio beste bati.

Amak fetuari ere kutxa diezaioke erditzean bertan edo titia ematean.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]