• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column][vc_column_text]

HIZTEGITXOA

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=”1/3″][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462351044054{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

AHO-SEXUA

Aho-sexuan, izenak dioen bezala, ahoa erabiltzen dugu lagunaren genitalak estimulatzeko. Neska baten baginari egiten zaion aho-sexua cunnilingus esaten zaio. Mutil baten zakilari egiten zaiona, aldiz, felazioa. Arriskua txikiagoa bada ere, aho sexuaren bidez ere kutsa daitezke STGak (sexu bidez transmititutako gaixotasunak). Saia zaitez, beraz, genitaletako edo hileroko jariakirik edo hazirik ez irensten. Gomendatzen dizugu preserbatiboa erabiltzea felazioan eta preserbatibo moztu bat cunnilingusean.

[/vc_column_text][vc_column_text]

BISEXUALA

Pertsona bisexual bat bi sexuetakoek erakartzen dute, biekin maitemintzen da, biek pizten diote desio erotikoa. Bisexualek bai emakumeekin bai gizonezkoekin izaten dute sexu harremana.

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”yellow lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462351241474{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;}”]

HETEROSEXUALA

Pertsona heterosexual bat beste sexukoek erakartzen dute, beste sexukoekin maitemintzen da eta beste sexukoek pizten diote desio erotikoa.[/vc_column_text][vc_column_text]

HOMOSEXUALA

(GAY EDO LESBIANA)

Pertsona homosexual bat bere sexu berekoek erakartzen dute, bere sexu berekoekin maitemintzen da eta bere sexu berekoek pizten diote desio erotikoa. Normalean horrelako afektuak pizten dizkiguten lagunekin ditugu sexu harremanak, baina, hainbatetan, gizartearen presioa dela kausa, hainbatek desiatzen ez dituzten lagunekin izaten dituzte.[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462351465360{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;}”]

KLITORIA

Organo txiki hau baginako ezpain txikien goiko muturrean dago. Emakumea sexuz kilikatzen denean, klitoria handitu eta gogortu egiten da. Oso sentikorra da, batez ere ukitzean, nerbio-ehun asko dauka-eta. Emakumeen plazer-organo nagusia da. Zeure klitoria topatzeko, ukitu baginaren goialdea eta bila ezazu botoi kaputxoidun baten moduko gauzatxo bat.

[/vc_column_text][vc_column_text]

ORGASMOA

Sentsazio indartsu, labur, hedakor eta oso oso atsegina. Sexu-jardunean lortzen den plazer-aldirik gorena da. Bai emakumezkoek bai gizonezkoek dituzte orgasmoak, nahiz eta lagun bakoitzak bere erara senti ditzakeen, estimulazio eta sinbolismo desberdinak erabiliz.[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”orange lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462351806601{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;}”]

STG

(SEXU BIDEZ TRANSMITITUTAKO GAIXOTASUNAK)

Gaixotasun infekziosoak dira eta genitalen eta genitaletako jariakien bidez kutsatzen dira. Kutsatzearen aurkako jokaera gomendagarriena babesa da eta babesgarririk onena preserbatiboa duzu.[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text]

ANTISORGAILUA

Koitoan, haurduntzeko arriskurik gabe, aritzeko balabidea, teknika edo metodoa. Antisorgailuak dira preserbatiboa (kondoia, alegia), pilula, umetegi barneko gailua, etab.

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”green z-depth-2 rotate-2 lighten-3″ css=”.vc_custom_1462351155746{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;}”]

FIMOSIA

Prepuzioaren ertza oso estua denean, ez dio glandeari agerian uzten. Estu izate hori haurtzaroan konpon daiteke, masaje leunak eginez. Hainbatetan, berriz, kirurgia beharko da.

[/vc_column_text][vc_column_text]

HIE

(HARTUTAKO INMUNOESKASIAREN SINDROMEA)

Gaixotasun horrek joko zaitu, baldin eta GIBek (giza inmunoeskasiaren birusa) zure sistema inmunologikoa ahuldu badu. Hala gertatuz gero, gorputzak galdu egiten du gaixotasun infekziosoetatik babesteko gaitasuna.[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”orange lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462351408640{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;}”]

ISURKETA

Horrela esaten zaio zakilak hazia botatzeari. Hazia jariaki zurixka da, esnearen atzekoa; hiru osagarri ditu: espermatozoideak, likido prostatikoa eta hazia bera.[/vc_column_text][vc_column_text]

KOITOA

“Koito” berbaren etimologiaz ari bagara, esan behar dugu “coire” (‘elkarrekin joan’) aditzetik datorrela. Berba penetrazioa aipatzeko erabiltzen da. Izenlagunik gabe erabiliz gero, suposatzen da baginan egiten dela, baina ipurdian ere egin daiteke.[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”green lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462351525674{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;}”]

LUBRIKAGARRIA

Emakumeek sexuz kilikatzen direnean ateratzen duten baginako jariakiaren moduko substantzia, penetrazioa errazteko erabilia. Lubrikagarri mota bi daude: ur-oinarrikoak (esaterako, glizerina) eta olio-oinarrikoak (esterako, baselina). Ur-oinarrikoak gomendatzen dizkizugu, latexari, hau da, preserbatiboen materialari kalterik egiten ez diotelako. Gainera, gutxiago zikintzen dute eta oso erraz garbitzen dira.

[/vc_column_text][vc_column_text]

TRABESTIA

Pertsona trabestiak beste sexuko arropak jantzi ohi ditu.[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”red lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462351747869{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;}”]

TRANSEXUALA

Pertsona transexual baten identitate sexuala bata izanik, haren genitalek eta haren gorputzak bestea agertzen dute. Transexualak, beraz, sentitu egiten du eta uste sendoa du bera ez dela gorputzak adierazten duena. Horren ondorioz, bizialdian egokitu egingo du, edo saiatuko da behintzat gorputza eta jokaera bere benetako sexura egokitzen.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text el_class=”orange z-depth-2 rotate-2 lighten-3″ css=”.vc_custom_1462351102317{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;}”]

BEHEA JO

Baliteke zakilaren tentetzea nahi eta arrazoirik gabe galtzea sexu harremanaren une jakin batean. Kezkagarria suertatzen ez bada eta tragediarako motiborik ematen ez badu, erraz konpontzen da: ekin berriro jolasari eta kilika zaitez berriz ere. Hazirik bota ez baduzu, beti ere jar dakizuke zakila tente berriro. Pipak jaten bezala egin: bat txarto ateraz gero, beste bat hartu.

[/vc_column_text][vc_column_text]

GLANDEA

Zakilaren mokoa, punta edo burua, prepuzio izeneko azal-tolestura batez estalia. Glandea zakilaren zatirik sentikorrena da.[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”red lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462351350958{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;}”]

HIMENA

Mintz mehe malgua, baginako zulotxoa inguratzen duena. Himenaz tontakeria ugari esan eta egin dira historia guztian. Himenaren zeregin bakarra bagina germenetatik babestea da, gure biologiak uste baitzuen biluzik bizi izango ginela. Emakumea nerabezaroan sartzen denean, beste babesgarri eragingorrago bat pizten zaio, baginako flora, alegia, eta himena oztopo bilakatzen da hileko odola irten dadin. Beraz, naturak erabaki du ordutik aurrera himenak ez duela ezertarako balio eta, horren ondorioz, erraz urratzen da nerabezarotik aurrera. Beraz, baliteke emakumeak himena edukitzea edo ez, eta himenik ez edukitzeak ez du esan nahi sexu-harremanak izan dituenik.

[/vc_column_text][vc_column_text]

ISURKETA GOIZTIARRA

Nahigabeko eiakulazioari esaten zaio, “zerbait”en aurretik gertatzen denean; eta “zerbait” hori gauza asko izan daiteke: denen ustean ohikoa dena, zuk espero zenuena, bikotekidearen orgasmoa… Hobe erlojuari begiratu gabe aritzen bazara sexuan.[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”yellow lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462351553258{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;}”]

MASTURBAZIOA

Genitalei eragitea, helburua plazera izatea eta orgasmoa lortzea delarik. Beste eragiketa batzuekin batera egin daiteke. Bikotekideek elkar masturbatzea ere badaukate, batak bestearen genitalei eraginez.

[/vc_column_text][vc_column_text]

SEXU HARREMANA ONARTZEA

(SEXUAN JARDUN, ELKAR HARTU ONDOREN)

Horrela gertatzen da sexu-lagun biek baietz esaten diotenean, eta baietz esan nahi diotenean, sexuan jarduteari eta horretaz elkar hartzen dutenean. Biok batera erabakitzen dute zer egingo duten eta bietako edozeinek egin diezaioke uko sexuan parte hartzeari, hala nahi izanez gero. Baten batek ezetz esaten badu edo ez badu ezertxo ere esaten, horrek esan nahi du ez duela sexu harremana onartzen.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]