• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]

MAITASUN MINGARRIA?

[/vc_column_text][vc_column_text]

MAITASUN EZINAK …

Baten bat maite dugu, baina hark guri jaramonik ez edo adarra jotzen digu.

Ez eutsi esperantzari; ez gehiago sufritu; onartu egoera den bezalaxe.

Maitemintzeak iraungipen-data du; denbora kontua baino ez da.

Zuk nahi bezala maite ez zaituenak ez zaitu merezi.

Urrundu behar bazara, hasiera batean behintzat, urrundu zaitez eta saia zaitez arreta beste nonbait edo norbaitengan jartzen.

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”orange lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462260321386{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

Maitasun platonikoak dira, ezinak: baten bat dugu gustuko, nahiz eta hasieratik bertatik dakigun sekula ez dugula ezer lortuko.

Baldin eta gehiegi urruntzen ez bagara errealitatetik eta kontuak luze jotzen ez badu, ez dago txarto horrelakorik sentitzea.

Saia zaitez, dena den, “maitasun” horrek ez dezala luze iraun. Horretarako lagungarria izan daiteke pentsatzea jende ezaguna ez dela kanpotikikusita dirudien bezala.

Joera dugu geure nahiak beste pertsona horrengan proiektatzeko. Horrek esan nahi du harengan ikusten duguna geuregan daukagula. Begira, beraz, zeure barneari eta aurki izatzu altxor ezkutu horiek.[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”yellow lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462260403414{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

Abandonatu egin zaitu? Bai?

Mingarria da oso; are mingarriago ustekabean harrapatzen gaituenean edo gure ordez beste bat jartzen denean.

Horren ondorioz, oso gaizki sentituko gara geure buruarekin; agian uste izango dugu ez dugula ezertxo ere balio, zer edo zer txarto egin dugula, ez dugula ohartu gertatzen zen zerbait. Egia esan, besteak erabaki du; ez guk. Eta horren kontra ezin dugu ezer egin.

Halaber izan daiteke lagungarria pentsatzea besteak ere zerbait ona galdu duela. Hasiera batean lur jota ibiliko gara, uste izango dugu munduaren akabera dela, baina denbora sendagilerik onena da.

Ez gelditu etxean bakarrik. Irten zaitez kalera adiskideekin batera, entretenitu, distraitu, ondo pasa. Gehiegikeriarik gabe, dena den, bat mindurik dagoenean errazago galtzen baitu kontrola, errazago sartzen baitu hanka.

Eskarmentua irakasle ona da eta maitasun kontuetan ere ikasi beharra daukagu: zer egin, nola egin eta noiz dugun arazoa. Aurreneko harremana oso bizia, oso sakona izaten da, eta oso mingarria ere bai. Ondo baliatu, atera etekina, hurrengo batean ez dadila gerta ezer mingarririk eta ona, atsegingarria berriro bizi dezazun.[/vc_column_text][vc_column_text]

HARREMANA DUGU BATEKIN, BAINA MINGARRIA DA.

[/vc_column_text][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text]

corazones-enfadados4Elkarren menpekoak gara. “Ezin dut zu gabe bizi”

Harremanaren hasieran beti elkarrekin, banandu gabe ibiliko zarete; normala da: elkarrekin zinemara, etxean, parkean… Denbora joan ahala, ordea, gerta dakizueke noiz edo noiz bakarrik edo betiko adiskideekin edo parrandan ibili nahi izatea, edo zaletasunak berreskuratu. Orduan gerta daiteke harremana zama, astun bilakatzea.

Bikoteen harremanak aldatu, bilakatu egiten dira denbora joan ahala eta egokitu beharra daukagu aldi bakoitzari. Hasiera batean, maitemintzearen aldian gaudela, harremana fusiboa izaten da. Zientzilarien arabera, bi urte igarota, maitemintzearen aldia bukatu eta maitasunarena, errealistagoa, hasi. Maitasunaren aldi horretan ezagutzen dizkioten elkarri bikotekideek hala alderdi onak nola txarrak.

Harreman batean ezinbestez egon behar dute une fusiboek eta une paraleloek, bikotekideek elkar aberastuko badute, eta aldi berean, kanpoko eragina ere jasoko badute. Izan ere, desioak bizirik dirau bikotekideak ellarrengandik urruntzen direnean eta gero berriro elkartzen direnean, beste esperientzia eta pertsona batzuen brisarak jota.

Bestea galtzeko beldurrak bultzatuko gaitu apika haren eremua inbaditzera. Horra hor galtzeko modurik azkarrena, ordea. Eremua errespetatu behar diogu. Hala eta guztiz, zugana itzultzen ez bada, horrek esan nahiko du ez zaituela maite. Beraz, zuk hura maite duzula baina hark zu ez, ez du merezi harreman horri eustea.

Errespetatu beti, hasieratik bertatik, bestearen pribatutasuna, norberaren txokoa. Horrela ez zarete nekatuko elkarrekin egoteaz.

Biek uste baduzue denbora luzeegia ematen duzuela elkarrekin, egizue berba horretaz. Nork bere eremua, bere txokoa, eduki behar du.

Agian bikoteko kide batek bakarrik uste izango du hori. Besteari azaltzea dauka, dena den. Norberaren nahiak eta beldurrak adieraztea oso lagungarria da bikotearen eremua egiten, bertan biak goxo egon daitezen.

Esan bezala, bestea galtzeko beldurrak bultzatuta gerta dakiguke hanka sartzea eta, maite barik, bestea jabetu nahi izatea. Eta horrelaxe galduko dugu bestea, ziur. Hobe bien gustuko irtenbidea topatzen baduzue. Bestela, besteak jokaera aldatu nahi ez badu, hobe harremanari uztea, bikote batean biek sentitu behar baitute ondo.[/vc_column_text][vc_column_text]

Besteak uste du haren jabetzapekoa naizela: “Ez dit irteten uzten”.

Hainbatetan bikotekideak egiten dugun guztiaren berri jakin nahi du. Eta hori ez da maitasunaren seinalea, haren nahierara erabili nahi gaituela baizik. “Neurea zelako hil nuen”. Entzun al duzu inoiz?

Agian uste izango du haren jabetzapekoa zarela eta egiten duzun guztia kontrolpean eduki nahiko du. Arazorik ez edukitzearren, agian, azkenik, nahi duen guztia egingo duzu eta askatasuna galdu.

Hitz egin ezazu harekin. Esaiozu harremanaren alderdi batzuk onuragarri zaizkizula, jakin dezan erakargarria zaizula, eragina duela zugan. Bere erakargarritasunarekin konektatu behar du, haren berri jakin behar du, sinistu behar du. Agian horrela lasaitu egingo da eta beldurra ahaztu.

Konpontzen saiatuta ere, lortu ez baduzu, hobe harremanari uztea. Denborak ez du ezer konponduko, gaiztotu baizik; ez utzi gerorako. Gaitza izango da, ziur, baina bost axola. Beldur bazara, laguntza eskatu.[/vc_column_text][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text el_class=”green lighten-3 z-depth-2″ css=”.vc_custom_1462263509208{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

Oso oso jeloskorra da: “Baten batekin hitz egiten badut, sutan jartzen da”

JELOSKORRA ZEU ZARENEAN:

Jelosia emozio arunta da gizakiongan. Ez dago gaizki apur bat jeloskorra izatea, baina jeloskorregia gaixoa da guztiz. Hainbatetan deseroso sentituko gara edo susmo txarra hartuko diogu egoerari; hala gertatu ohi da, esaterako, gure laguna haren lagun ohiarekin dagoenean.

Beste hainbatetan, geure lasaitasunerako, hauxe esatea daukagu lagunari: “Aizu, haserre egiten naiz horrekin hitz egiten duzunean. Horretarako arrazoirik daukadan edo ez jakin nahiko nuke.”

Beste zenbaitetan arrazoi nahikoa izango duzu jeloskorra izateko, ez baita susmo hutsa izango, baizik eta benetan gertatu den zerbait: adarrak bildu dizkigu, bai.

Oso begi-bistagkoa bada beste bat duela gustuko, erraza da konponbidea: hitz egingo duu eta azaldu egingo digu zer gertatu den. Hitz egin ostean erabakiko dugu zer egin, nahiz eta mingarria izan.

Lagunak adarrak bildu badizkizu inoiz, ez zeure burua engainatu: oso litekeena da hurrengo batean ere hala egitea.

Beste batzuetan gehiegizkoa izango da jelosia: susmo txarra hartzen diogu edozeri eta gezurrezko pelikulak egiten ditugu buruan. Horrek esan nahi du uste onik ez dugula ez geuregan, ez harengan, ez eta bien harremanean ere.

JELOSKORRA BESTEA DENEAN:

Oso oso jeloskorra den batek erabat suntsitu dezake harreman polit bat eta min handia egin diezaioke aldamenekoari. Jelosiak gaixo-portaera dakarrenean, jelosorrak den-denari hartuko dio susmo txarra eta une goxo guztiak zapuztuko ditu. Gauza garbia da: aldatu ezean harremanak ez du onera egingo, nahiz eta piloa maite elkar.

ZER EGIN HARREMANA HOBETZEKO?

Nork bere ustea dauka fideltasunari buruz. Biek negoziatuta ezarri behar dira mugak. Horrela biek jakingo duzue garbi arauak zeintzuk diren.

¬ Baliteke jelosiak krisia ekartzea harremanari, baina krisialdi hori oso une aproposa izan daiteke bikotearen arauak aztertzeko eta “kontratua” berritzeko. Gizakiok aldatu egiten gara denboraren joanean; bikoteak ere bai. Aldian behin kontratuaren edukia aztertu beharra dago.[/vc_column_text][vc_column_text css=”.vc_custom_1454954560945{margin: 0px !important;}”]corazones-enfadaos_sketch[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462263753434{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

Maitasunak baldintzarik gabea, leial eta zintzo izan behar du?

Ama baten maitasuna bezala? Ez. Bestelako harremana izan behar du, etengabe negoziatu beharrekoa: nik zu zoriontsu egingo zaitut eta zuk ni ere bai, zuk irabazi egingo duzu nire maitasuna eta nik zurea. Gauzak ez dira gurasoekin bezala: gurasoek dena ematen digute ordainik eskatu gabe. Bikotekideak ez.

Maitasunak ez dakar berez etengabeko liskarra, ez eta, kosta ahala kosta, beti elkarrekin egon beharra ere. Bikote baten harremanak aurrera egingo badu, maitasuna ez da nahikoa. Seriotasun handiz ekin behar diogu, gainera, harremana zaindu eta lantzeari.

Barkatzekoa al da fideltasunik eza? Bikote bakoitzak bere arauak ditu. Dena den, baten batek min egiten badigu, agian ez gaitu piloa maite izango. Samurra da oso “maite zaitut” esatea; frogatzea, ordea, ez da hain erraza. Pentsa ezazu zergatik egin dizun bikotekideak egin dizuna. Eta gogoan hartu: behin batean egin badu, oso litekeena da hurrengo batean ere gauza bera egitea.[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462263797322{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

HARREMANARI UTZITA ERE, ARAZOA DAUKAGU

Agian min emango digu ikusteak laguna ere mindurik dagoela, laguna uzteak ez baitu esan nahi maite ez duzunik. Agian errudun sentituko zara. Baina, gogorra izanda ere, ezin diogu harremanari eutsi besteak pena ematen dizulako; alderantziz egitea nahi izango zenuke? Ez dut uste.

Baliteke besteak ez ohartzea elkarrekin ez gaudela eta ezer gertatuko ez balitz bezala jokatzea. Horiek horrela, berriro azaldu beharko diogu dena garbi-garbi, inolako nahasbiderik gabe. Hala eginda ere, nahikoa ez bada, agian erabaki zorrotzago eta gogorragoak hartu beharko ditugu: telefonoari ez erantzun, denboraldi batez urrun ibili…

Jazarri egiten bagaitu, agian familiari esan beharko diogu, edo laguntza eskatu emakumearen arretarako profesionalei edo beste batzuei.[/vc_column_text][vc_column_text]

HARREMANA ERAMATEKO MODUA GUSTUKO EZ DUGUNEAN

Arrazoi mordoa egon daiteke harreman bat komenigarria ez izateko: baliteke besteak droga piloa hartzea eta uzteko gogorik ez; baliteke gure ideologiaren kontrako sinismena edukitzea; baliteke arrazista izatea…

Gure bikotekideak laguntza handia behar badu eta gu adituak ez bagara, ezin izango diogu behar duen laguntza hori eman. Askotan erabaki beharko dugu geure buruari laguntzea, lehenengo eta behin geure burua zaintzea eta min egiten digutenengandik urruntzea.

Bikotekidea gurea ez den inguru edo talde batetik datorrenean, haren adiskideak ezagutu beharra ohi dago, eta inguru eta giro berrietan sartu ere bai.

Arazoa daukagu, halaber, bikotekideak gurekin bat ez datozen edo gustuko ez ditugun gauzak egiten dituenean; esaterako, indarkeriaz jokatu, alkohola edo beste droga mota batzuk gehiegitan hartu, alkohola hartuta autoa gidatu…

Hitz egin ezazue, elkar hartu, ituna egin. Egun batzuetan nor bere adiskideekin ibiliko da eta beste batzuetan, berriz, elkarrekin joango zarete bien gustuko leku batera.

Kontua da ongi sentitzea; laguna edukitzeak ez dakar berez nahi ez dituzun gauzak egin beharra, ez eta jasan beharra ere.[/vc_column_text][vc_column_text]

NOLA TRATATZEN GAITU? NOLA TRATATZEN DUGU?

Tratu txar mota asko daude, tamalez: mespretxuz edo burlaz hitz egin, iraindu, zerbait gaitzetsi arrazoi nahikorik gabe, errua bota, errudun sentiarazi, barkamenik sekula ez eskatu, jaramonik ez egin, ez entzun, hitzik ez egin, berandu iritsi edo ez etorri elkartzekotan baginen ere… Horiek guztiak zaplastekoa bezain mingarriak dira.

Ez da beharrezkoa beti ere ezti-mamitan egotea. Maite gaituzten edo ez inportantea da, bai, baina begirunea, errespetua ere bada inportantea eta merezi dugun harremana ote daukagun edo ez.[/vc_column_text][vc_column_text]corazones-enfadaos2

HAINBAT IDEIA OKER ZUZENDU BEHARKO GENUKE, HARREMANA HOBETUKO BAGENU

Trataera berbera. Gehienetan bestea tratatzerakoan pentsatu behar dugu zer-nolako tratua eduki nahiko genukeen geuretzat. Hala ere, hainbatetan, arau hori desberdina da neskentzat eta mutilentzat. Neskak diren bezala ulertu behar ditugu eta mutilak berdin.

“Kontua ondo aukeratzea da. Nik gaizki aukeratu nuen.” Lagun ideial bikainaren mitoa.Arrakasta eta porrota ez daude jokalarien mende, jokatzeko moduaren mende baizik.

“Bikote arrakastatsuak beti datoz bat; adostasuna da maitasunaren neurria; ekidin behar dugu, beraz, adostasunik eza.” Arrakasta ez datza adostasunean, adostasunik eza egoki kudeatzean baizik. Negoziazioa funtsezkoa da adostasunik eza kudeatzeko orduan.

“Maitasunak aldaketa dakar berez; maite izatea aldatzea eta aldaraztea da.”Ez. Egia esan, oso gutxi aldatzen dugu eta funtsa, mamia, den bezala gelditu ohi da betiko. Oso aldakorrak dira, aitzitik, begiak, ikuspuntua. Bikotekideari aldatzea eskatzeak ez du ezertarako balio. Errazagoa da ordeztea, aldatzea baino. Bikotekideek ebatzi behar duten aurren-aurrena ONARPENA da.

“Maitasuna gatazkaren kontrakoa da; bikotekide arrakastatsuak ez dira gatazkatsuak; gatazkak neurtzen du porrota harremanetan.”Gatazkarik eza eta harmonia ez dira gauza bera. Une jakin batean barkamena eskatzea lagungarri izan daiteke berriro adiskidetzeko, bakezkoak egiteko eta egindakoa damutzeko.

“Komunikazioak neurtzen du maitasuna; bikote arrakastatsuek komunikazio bikaina dute; komunikaziorik eza zerbait gaizki dabilelako seinalea da; den-dena konpontzen da hitz eginez.”Isiltasuna eta komunikaziorik eza ere izaten dira komunikagarri. Eta den-dena ez da hitz eginez konpontzen. Kontua ez da kantitatea, kalitatea baizik, eta egokitasuna. Kontu handiz ibili gaizki-ulertuekin.

“Emakumeak eta gizonezkoak berdinak gara; maitasunak berdindu egiten gaitu; desberdintasuna kaltegarria da.”¬ Berdinak gara, jakina, eskubide eta aukeretan. Baina sexudunak ere bagara; are gehiago heterosexualak izanik. Bestearen lekua, ikuspuntua, hartuz, geure burutik atereaz, errazago ulertuko dugu bestea.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]