• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text css_animation=”left-to-right”]

BIHARAMUNEKO PILULA

PILULA MAGIKOA

Koito osteko pilula eta biharamuneko pilula ere esaten zaio.

Larrialdietako antisorgailua da; horrek esan nahi du haurduntzea baino ez duela ekiditen. Erabil dezakezu preserbatiboa apurtu bazaizu, barruan geratu bazaizu edo kondoirik gabe egin baduzu eta beldurtzen hasi bazara.

Pilulak eragotzi egiten dio obulu ernalduari umetoki barneko horman kabia egitea.

Haurduntzea ekiditen du kasuen % 85ean, koitoaren osteko 72 orduetan hartuta, eta % 95ean, berriz, koitoaen osteko 24 orduetan hartuta.

Esan bezala, nahi gabeko haurduntzea ekiditen du, bainaez du babesik ematen sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik, ez eta hiesetik ere.

Noizbehinka erabiltzekoa da, beraz. Ezin ditu inolaz ere ohiko antisorgailuak ordeztu.

Antisorgailu hormonalik hartzen ez duten emakumeek ezin dute pilula hau ere hartu. Hipertentsioak jotakoak dira emakume horiek, arazo baskulardunak eta horrelako produktuekiko bateraezinak diren beste gaixotasun batzuk dituztenak ere bai.

[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top” css=”.vc_custom_1454950993104{padding: 0px !important;}”]kolokon pildora-dia-despues[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top” el_class=”z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462200481653{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;background-color: rgba(129,215,66,0.52) !important;*background-color: rgb(129,215,66) !important;}”]

EZ DUGU ANTISORGAILU MODUAN ERABILI BEHAR. ZERGATIK?

Sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten ez gaituelako.

Hormona piloa dakarrenez gero, honako ondorioak dituelako: goragalea, gorakoak, zorabioa, sabeleko eta titietako mina, odol jarioa baginatik…

Osasun arazo larriak ere eman ditzakeelako; arazo baskularrak gehienbat.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text css_animation=”right-to-left” el_class=”z-depth-2″ css=”.vc_custom_1462200534616{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;background-color: rgba(30,115,190,0.36) !important;*background-color: rgb(30,115,190) !important;}”]

NOLA HARTZEN DA PILULA?

Bi pilula hartu behar da, tartean 12 ordu igaro behar direlarik.

Bi piluletako edozein hartu ondorengo 3 orduetan oka eginez gero, beste bat hartu beharko duzu, irentsi arren metabolizatu ez duzulako, hau da, ez delako iritsi iritsi beharreko lekura.

Hilekoa normal-normal edukiko duzu, agian odol jario txikiagoz. Baliteke, halaber, egun bat edo bi lehenago etortzea. Bost eguneko berandutza edukiz gero, egizu haurduntze-test bat. Gogoan hartupilulak ez duela % 100ean asmatzen eta beti ere gerta daitekeela huts egitea. Pilulak hartu osteko egunetan baliteke odoletan egotea, baina jario hori ez da hilekoa izango.

Pilulak huts egingo du eta ez du haurduntzea ekidingo, baldin eta haurdun bazeunden babesik gabeko koitoaren aurrean.

Pilula eskuratzeko, jo ezazu familia plangintzako zentroetara, osasun zentroetara (anbulatorioak) edo ospitaleetara. Osakidetzak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Zerbitzuak, doan ematen du,medikuak errezeta eginda, ordea.

Pilula gehiegi, sarriegi erabiltzen da, ez baita sinesgarria kondoiak hain sarri eta erraz apurtzen direnik. Askoz sinesgarriagoa da ahaztu egiten garela kondoiaz, ez daramagula soinean edo ez dugula proposatzeko modurik aurkitzen. Beste hainbatetan, grina, beroaldia edo kontrol eza direla kausa, ez ditugu ondorioak kontuan hartzen. Eta gero, jakina, beldurra, estua eta larria datoz. Ez al duzu uste hobe dela horiek guztiak ekiditea eta guztiz gozatzea horren aurretik, horren bitartean eta horren ostean ere bai? Nahiago al duzu, agian, beldurraldia, urduria eta otoitz egin behar izatea, ezer gerta ez dadin?

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]