• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column][vc_column_text css_animation=”left-to-right”]

SEXU TRANSMISIOZKO GAIXOTASUNAK

Aspaldian “gaixotasun benereoak” esaten zitzaien eta hortaz jakin behar duzue “benereo” berna Venus ainosatren izenetik dator eta, horren ondorioz, “amodioaren gaixotasunak” zirela horiek. “Benereo” adjektiboa, zoritxarrez, aipu txarreko gaixotasun horiekin lotu zen eta denak hartu zuen itxura txarra.

Sexu transmisiozkoak direla diogu genitalen eta genitaketako jarioen bitartez transmititzen direlako.

STGtzat joko bagenitu sexu bidez transmititu daitezkeen gaixotasun guztiak, gaixotasun infekzioso guztiak izango lirateke STG. Esaterako, tuberkulosia, legenarra, elgorria, barizela, errubeola, bruzelosia, kolera, difteria, pneumonia, izurria, amorreria eta malaria, eta gripea eta hoztura ere bai, sexu-harremanen bidez (musu eta fereken bidez, kasu) kutsa daitezke.

STGtzat jotako gaixotasunak 30 baino gehiago dira. Gehiago jotzen dituzte 15-30 urte bitartekoak, adin tarte horretan trinkoago eta promiskuitate handiagoz ohi baitihardugu sexuan, gure sistema inmulologikoa artean heldua ez delarik.

Kontuz ibiliz gero, STGak ez dira inolako arazoa izango guretzat. Kontuz ibili, beraz, eta ez gehiegi kezkatu, ez baitu merezi larri ibiltzea.

[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top” el_class=”rotate-2 z-depth-2″ css=”.vc_custom_1462200546870{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;background-color: rgba(129,215,66,0.59) !important;*background-color: rgb(129,215,66) !important;}”]

STG OHIKOENAK
S.T.G. SINTOMAK TRATAMENDUAK
KLAMIDIA Emakumeengan, bat ere ez.Gizonengan, sumina gernu egitean eta jario horiska. Antibiotikoak.Tratatu ezean, antzutasuna sor dezake.
PUBISEKO ZORRIAK* Oso azkura handia. Lozio eta jaboi berezi batzuk.
HERPESA Hantura edota zauriak genitaletan; erremina gernu egitean. Pastillek eta pomadek arintzen dituzte sintomak.
KONDILOMA Garatxo hanpatuak genitaletan. Prestakin berezi batzuk, kirurgia, laserra.
GONORREA Erremina gernu egitean, jario horiska, sukarra. Antibiotikoak. Tratatu ezean, antzutasuna sor dezake.
MOLLUSCUM CONTAGIOSUM* Garatxo txikiak ipurdi aldean edota genitaletan. Garatxoak ken daitezke.
HANTURA PELBIKOA (EMAKUMEENGAN SOILIK)* Mina genitaletan edota pelbisean. Hainbatetan, baginako jario kirastuna. Antibiotikoak.
SARNA* Orban txiki gorriak lerroan, azkura edo narriadura handia. Lozio bat, medikuak errezeta emanda.
SÍFILISA Lehen aldi batean, zauria azalean minik gabea; bigarrenean, orbanal azalean eta gripearen sintomak; hirugarrenean, gorputzeko organo guztiak jota. Penizilina (antibiotikoak). Garaiz tratatuz gero, sendabide erreza du; tratatu ezean, berriz, itxumena, kardiopatiak eta garuneko lesioak sor ditzake. Hilgarria ere izan daiteke.
INFEKZIOAK BAGINAN* Baginako jario kolore arraroetakoa. Erremina gernu egitean. Antibiotikoak.
ONDDOAK* Baginako jario pikortsua, garatxo gorriak zakil-mokoan, ezkatadura azalean. Baginako obuluak eta krema bereziak.
B HEPATITISA Azal horiska, urdaileko mina, zorabioa, okadak, jario horiska. Pastillek eta injekzioek sintomak arintzen dituzte.

* Ez da beti sexu bidez transmititzen. Sexu harremanik izan gabe ere jo dezake.

Gerka daiteke baten batek gaixotasun horietako bat izatea eta horren sintomarik ez nabaritzea. Emakumeek batez ere ez dute sintomarik izaten. Horregatik, oso inportantea da urtean behin ginekologoarenera joatea miaketa egin diezazuen.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]