Getxoko Folk Jaialdiak Dulce Pontes izango du izar nagusi
Ostegun honetan abiatuko da Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia, munduko musikak hurbilduko ditu lau egunetan zehar. Modu horretan, Getxotik mugitu gabe, beste herrialdeak eta kulturak ezagutzeko aukera izango da.
XXVII. jaialdia Korrontzi talde bizkaitarraren eskutik hasiko da. Taldeak lehenengo aldiz eskainiko du ‘Urratsa’, musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna hain zuzen ere. Horretan, Oinkari dantza taldea eta Igor Yebra dantzari famatua ere ariko dira euskal tradiziozko dantza eta egungo dantza nahastuko dituzten azken horiek Korrontziren musikarekin, trikitilarien tradizioan oinarrituta, eta mandolinen eta haize eta egungo musika tresnen doinuez aberastua.
Bigarren egunean, The Unusual Suspects folk orkestra eskoziarra izango da protagonista. Bere saioetan tradiziozko tresnen doinuak haize instrumentuen, atal erritmikoen, pianoaren eta arparen erritmoekin nahasten dira.
Larunbatean Aljeriako Idir kantautorearen abestiez gozatzeko aukera izango da. Idir musika modernoaren aitzindaria eta aita da. Eta azkeneko egunean, Dulce Pontes portugaldarraren txanda izango da. Fadoko ahots garrantzitsuenetako bat da eta musika mota horren berpizkundearen eragileeetako bat.
Informazio-iturria: www.que.es