App sexualen erabilera biderkatu da gazteen artean

Ligatzeko aplikazioen erabilera, nagusiki 35 urtetik beherakoen artean hazi da

Azken hiru hilabeteetan, pandemia dela eta, aplikazioen erabilera gazteen artean nabarmen biderkatu da. TikTok aplikazioak adibidez, 300 milioi deskarga baino gehiago izan ditu pandemia garaian. Baina ‘ohiko’ aplikazioez gain, ligatzeko aplikazioek ere gorakada garrantzitsua izan dute. Tinder edo Badoo bezalako aplikazioek ere arrakasta izan dute garai zail hauetan, nagusiki, gazteen artean. 

Horrela, Smartme Analytics enpresak Estatu mailan egin duen azterlan baten arabera, ligatzeko aplikazioen erabilera nabarmen hazi da 35 urtetik beherako pertsonen artean eta, ostera, 35 urtetik gorakoen artean, erabilera jaitsi da. Tinderren kasuan erabilera % 94an hazi da eta Badooren kasuan, berriz, % 52. Wapo (+% 35) eta Grindr (+% 24) aplikazioek era datu onak izan dituzte.

Hazkuntza kuantitatibo horiek guztiak alde batera utzita, plataformek partekatu dituzten datu horien guztien alderdirik interesgarriena, agian, kualitatiboa da. Izan ere, datu horien arabera, erabiltzaileek denbora gehiago eman dute beren profilak ‘txukuntzen’. Tinderren, adibidez, biografietan, gainerako erabiltzaileekiko kezka azaltzen duten mezuak % 10 eta % 30 artean gehitu dira eta Badoon, erabiltzaileen % 7k egunero eguneratu du bere profila. Adoptauntio aplikaziotik adierazi dutenez “profilak landuago daude eta interesen, zaletasunen, musika-motaren eta abarren arabera iragaz daitezke. Beraz, zure gustu edo zaletasunei buruz hitz egiteko edo online jarduerak egiteko jendea aurki daiteke”. 

Adituen ustez, ‘normaltasun berrian’ teknologiak oso funtzio garrantzitsua beteko du. Mugikortasuna mugatzen bada, ligatzeko aplikazioek eskaintzen dituzten aukerak (bideotxatak, etab.) oso erakargarriak bilakatuko dira.

Zuzeneko harremanak izateko aukerarik gabe, ziber-sexua gora egin dezakeen aukera izan daiteke.

FUENTE: www.gazteberri.eus

¿Quieres dejar un comentario?