Bibradoreak eta kontsoladoreak. Gauza bera al dira?
Sarritan, bi gailu horiek sinonimotzat hartzen dira, baina ez da horrela.
Gaur egun, jostailu sexualen eskaintza oso zabala da, bai formari dagokionez, bai funtzioari dagokionez. Eskaera gehien duten jostailu sexualen artean bibradoreak eta kontsoladoreak aurkitzen dira. Sarritan, bi gailu horiek sinonimotzat hartzen dira, baina ez da horrela.
Kontsoladoreak
Kontsoladorea, normalean, zakil baten forma duen gailu bat da eta bere funtzioa da, penetrazioaren bidez, kitzikapena lortzea, baginan, uzkian edo bietan aldi berean. Agian harritu egingo zara jakitean kontsoladorea ezagutzen den jostailu sexualik zaharrena dela.
Kontsoladore mota ezberdinak daude eta bakoitzak bere funtzioa betetzen du. Hortaz, lortu nahi den plazeraren baitan, kontsoladore mota bat edo beste aukeratu beharko da. Esan bezala, kasu gehienetan zakil baten forma dute eta, zenbait kasutan zehaztasun handiarekin egindako ‘kopiak’ dira. Badira modelo sinpleagoak, falo itxura izaten jarraitzen dutenak, baina inolako zehaztasunik gabe. Bestalde badira bikotekidearekin erabiltzeko kontsoladoreak, bi punta dituztenak. Bikote lesbikoetarako pentsatuta daude. Esan bezala, badira uzkian kitzikapena lortzeko diseinatuta dauden kontsoladoreak. Kasu horretan zertxobait finagoak dira.
Bibradoreak
Ikusi ahal duzuen moduan, era askotako kontsoladoreak daude eta gauza bera gertatzen da bibradoreekin. Bibradoreak arrakasta handia duten jostailu sexualak dira eta izenak dioen bezala, ezaugarri nagusi bat dute: dardara egiten duten gailuak dira eta horri esker gorputzeko atal ezberdinetan kitzikapena lor daiteke.
Bibradoreen kasuan penetrazioa ez da ezinbestekoa. Nahikoa da bibrazioa puntu erogeno batean aplikatzea, adibidez, klitorian edo titipuntan, kitzikapena lortzeko. Horregatik, forma ezberdinetakoak izan daitezke eta ez derrigorrez zakil formakoak.
Jostailu sexualen industria modu esponentzialean garatu da eta gero eta gehiago dira bibradoreen eta kontsoladoreen funtzioak uztartzen dituzten gailuak. Horregatik hainbat kasutan zaila da bietako baten alde egitea. Horretarako komeni da bi gailu horien alde onak eta ez hain onak ezagutzea.
Kontsoladoreek forma errealistagoa dute, malguak dira eta ez dute baterien beharrik. Baina ‘bakarrik’ baginaren edo uzkiaren barnealdea kitzikatzeko balio dute. Gainera, mekanikoak ez direnez gero, lan guztia zuk egin behar duzu.
Bibradoreen kasuan, elektrikoak direnez gero, kitzikapenaren intentsitatea doitzeko aukera ematen dute eta horrek klimaxera iristeko aukera gehiago ematen ditu. Gainera, gorputzeko hainbat atal kitzikatzeko aukera ematen dute.