Antisorgailuak hartzen hasten banaiz, zenbat egunetan itxaron behar dut kondoirik gabe egin ahal izan baino lehen, eta ez haurduntzeko segurtasunaz?
<P>“Antisorgailuak” aipatzen dituzunean pilulaz ari bazara, esan behar dizut hartzen duzun aurreneko pilula badela eraginkorra; dena den, gomendagarria da lehen ziklotik aurrera hamabost egunetan itxarotea, gorputzak pilula nola hartzen duen ikusteko. Are gehiago, kondoiak erabili badituzue, hobe erabiltzen badituzue pilula hartzen duzun lehen hilean ere bai, horrela erabat babestuko baitzara, pilularen ohitura zeureganatzen duzun bitartean, ahaztu gabe, etab.</P>
<P>Atsedeneko astean ere bada eraginkorra pilula, baldin eta beste ontzi bat hasten baduzu, hartu gabeko aste horren ostean.</P>
<P>Amaitzeko, gogoratu pilulak ez zaituela babesten hiesetik, ez eta sexu bidez kutsatzen diren gainontzeko gaitzetatik ere, eta ez dela hain eraginkorra, sendagai jakin batzuekin batera hartzen bada.</P>
<P> </P>