Asteburu pilo batean koka hartu ondoren, orain asteburuan hartu ezean, depresio moduko batek jotzen nau eta ez dut ondo pasatzen. Zer egin dezaket?
Depresio moduko hori (antsietate eta haserrea, sumina, ere izan daiteke) oso normala da. Izan ere koka kontsumitzeak berez dakartzan arriskuetako bat da. Hori dela kausa, jendeak behin eta berriro kontsumitzen du, hau da, horrelakorik ez sentitzearren. Kontuz ibili, bada.