Aupa! ba nire arazoa da bustan handiegia dudala eta enpalmatzen zaidanea kriston lotsa pasatzen dut asko igartzen zaidalako. zer al dut egin ez igartzeko? normala al da egunean ia 10 aldiz enpalmatzea?
zuen erantzunaren zain. eskerrik asko
Esan dezakegu zakil bat handiegia dela, tente dagoenean haren luzera 16 zentimetrotik gorakoa bada. Ez dakit zurea horrelakoa den edo ez. Arazo bakarra koitoan egitean gerta dakizuke. Dena den, arazo hori hain handia izan ez dadin, lubrikagarriak erabiltzea gomendatzen dizugu.
Inork ohar ez dezan zakila tentetzen zaizula eta lotsa ez zaitezen, gomendio bakarra da jantzi solteagoak, zabalagoak erabiltzea; esaterako, prakatik kanpo eramateko elastiko edo alkondara luzeak.
Normala al da zakila egunean 10 aldiz tentetzea? Horretan ez dago arau orokorrik, dena da-eta pertsonaren araberakoa, adinaren araberakoa... Jakina, mutil gaztetxo bati askoz sarriago tentetuko zaio zakila, gizon heldu bati baino. Hala ere, ezin da mundu guztiarentzako arau zorrotzik ezarri honelako kontuetan. Gainera, zakil handia edukitzea ez dut uste kezkagarria denik, eguneroko bizimoduari kalte egiten ez badio behintzat.