Baliteke UBGk infekziorik ekartzea?
BGk (umetoki barneko gailua) ez dakar berez infekziorik.<BR>Gaur egun salgai ez dagoen eta lehen erabiltzen zen UBG mota batek bigarren mailako ondorio oso kaltegarriak izan zituen; are gehiago, infekzio pelbikoak eta ernalezina ere ekarri zituen. UBG berriek, ordea, ez dute horrelako arazorik. Dena den, UBG erabiliz gero, <b>ginekologoak ohi baino gehiago kontrolatu behar du</b>, baginan suminik sentituz gero edo fluxua usain txarrekoa izanez gero, baginako infekziorik gerta ez dadin. <BR>Hala eta guztiz, UBG komenigarriagoa da sexu-lagun bakarra eta denbora luzekoa duten emakumeentzat, <b>ez duelako STGrik (sexu-transmisiozko gaixotasun</b>) aurrezaintzen. Beraz, zalantza eginez gero, hobe UBG eta kondoia batera erabiltzea, haurduntzea eta STG aurrezaintzeko.<BR>