Baselina lubrikagarri moduan erabiltzen dut hatzak uzkian sartzean. Entzun dut, ordea, lagunarekin aritzean, penetrazioan, ez dela komenigarria baselina.
Zein da, beraz, lubrikagarri egokia? Non erosten da? Eta beste galdera bat: uzkian penetrazioan egin ondoren, kondoia aldatu behar da, beste penetrazio mota bat egin nahi izanez gero? Eskerrik asko.
BETI ERE aldatu behar da kondoia uzkian penetrazioa egin ondoren eta geroago beste penetrazio mota bat (baginan, esaterako) egin nahi baduzu.
Eta lubrikagarriei dagokienez, kondoia erabiliz gero, BASELINARIK EZ erabili, baselinak kalte egiten baitio latexari.
Farmazietan edo denda espezializatuetan (La Condonería edo edozein sex shop) eros ditzakezu nahi dituzun lubrikagarriak. Uzki-penetraziorako, gainera, badaude dendetan dilatagarriak ere badiren lubrikagarriak salgai.