Egia al da, perretxiko haluzinogenoa janda, betirako geratu zaitezkeela efektuaren menpe? Hala bada, ehuneko zenbateko probabilitatea dago?

Perretxiko haluzinogenoak janda, gerta daiteke “bidaialdi eskasa” egitea. Esperientzia beldurgarria izan daiteke; oso litekeena da negar egitea edota izua eta herstura sentitzea.
Horrelako bidaialdi eskas gehienak bukatu egin ohi dira, behin perretxikoaren efektua igarota. Hainbat kasutan, ordea, epe luzean iraun ohi du efekturen batek (depresioa, herstura, paranoia) eta baliteke, halaber, profesional baten laguntza behar izatea.
Bestik, bidaialdi eskasa izan ala ez, perretxikoek buru arazoak sor ditzakete erraz. Kontsumitzaile gehienei ez zaie horrelakorik gertatzen; bai, ordea, nahaste sor ezkutua dutenei edota horretarako aurrejoera handiagoa dutenei.
Oro har, bada, ez zaizu komeni kontsumitzea:
Dosi handiak ohiz hartzen badituzu.
Arazo psikologikoak baldin badauzkazu edo familian aurrekariak baldin badauzkazu.
Garai latza bizitzen ari bazara; hau da, emozioaren aldetik oso egonkor ez bazabiltza.
Ez dago, beraz, probabilitate-ehunekorik, baizik eta kontuan hartu behar da zer hartzen den, zenbat hartzen den eta zeinek hartzen duen.
Eskerrik asko, dena den, zure konfiantzagatik eta galdetu beldurrik gabe zalantzari baduzu berriro.
Ondo segi,

Kolokon