Felazioa egitean, hazia ahoan isurtzen badidate eta irentsi egiten badut, baliteke hiesa edo beste edozein STG hartzea?
Bai, jakina, hiesaren eta beste gaixotasun batzuen birusa kutsatzeko arriskua dago. Gainera, aukera gutxiago egona arren, ahoan hazia bota gabe ere baliteke kutsatzea, hazia bota aurreko isuriek ere birusak dakartzate-eta. Horregatik gomendatzen dugu kondoia erabiltzea, penetrazioan ez ezik, felazioan ere bai. Hasiera batean ezina irudituko zaizu, baina, hala ere, hobe duzu kondoiak ahoz ipintzen ikastea, felazioa egiterakoan.
Eta cunnilingusean aritzen bazara, berdin: erabili babesgarria. Nola? Hartu preserbatibo bat eta moztu, sukaldeko paper gardena erabili edo horrexetarako saltzen diren txaplatak.
Eta gogoan hartu ez sexua ez gaixotasunen transmisioa ez direla zientzia zehatzak. Beraz, ez jolasean ibili, ez zeure burua arriskatu, eta segurtasunez eta kauzioaz jardun.