gerta daiteke porroak erre askotan eta behin gaxki iteizula ta ortik aurrea erretzezun danetan paranoiak sortzia
Porroen ondorioak ezberdinak izan daitezke, honako hauek kontuan hartuta:
·bestelako substantziekin nahasten badituzu,
·lur jota bazabiltza edo lehendik arazo psikologikoak baldin badituzu,
·ingurua,
·beste batekin edo bakarrik kontsumitzen baduzu,
·aldez aurretik dituzun beldurrak edo kezkak,
·produktuaren kalitate eta kantitatea...
Era berean, esan dezakegu zenbait pertsonari erretzeak kalte egiten diela; beraz, hobe dute ez egitea.
Honi buruzko informazio gehiago behar baduzu, sartu gure webguneko Drogaren sekzioko “Kanabisa” izeneko atalean.