Hamasei urte ditut. Egunero gramo bat hartzen dut eta asteburuetan bi. Hartzeko ezer ez dudanean, gamelua hiltzeko gai naiz. Normala al da?
Zer hartzen duzu? Gramo bat hondar? Gramo bat farla? Edonola ere, hartzen duzuna hartzen duzula, hartzekorik ez duzunean zeure onetik aterata bazabiltza, txungo, erroilu txarra, batere graziarik gabea. Kontuz! Aldatu ohitura, hartu atsedena denboraldi batez, ezer hartu gabe. Atsedenik hartu ezin baduzu, eskatu laguntza; zeuk jakingo duzu zeinek lagun diezazukeen. Norenagan jo ez badakizu, web honetan bertan emango genizuke izenen bat. Baina drogak kalte egiten badizu, HOBE UTZI.