Haurdun zaudenean, zenbateraino har dezakezu alkohola?
Beno, haurdun bazara, saia zaitez drogarik bat ere ez hartzen, ez dakigu-eta zenbateraino eragingo dioten umetxoari. Droga guztiek asaldatzen dituzte nerbioak, txinparta moduko zerbait sorrarazten dute. Zenbat eta gutxiago, orduan eta hobeto, beraz.
Kontua ez da noraino irits naitekeen haurdun nagoela, baizik eta nola zaindu nahi dudan neure burua edo nola nahi dudan besteek zain nazatela. Ardura kontua da, norberarena, eta berdin dio haurdun egotea edo ez.