Haurduntzerik gerta al daiteke kondoia erabilita?
Kondoia ongi erabiliz gero, ia ezinezkoa da haurduntzea. Gerta daiteke, jakina, kondoia apurtzea, baina, hala ere, oso arraroa da kondoia egoera onean baldin badago. Zulotxoren bat badauka, apurtu egingo da zakilaren gainean jartzean; iraungita badago, erraz ikusiko duzu, lehor eta lubrikagarririk gabe agertuko da-eta. Horrela gertatuz gero, beste bat erabili behar da.
Kondoia penetrazioa baino lehen jarri behar da zakilean, hazia bota baino lehen baliteke-eta espermatozoideak askatzea. Hazia botata, zakila bigundu baino lehen kendu behar da, kondoiari oinetik eutsiz eta, aldi berean, zakila ateraz. Gero, korpapiloa egin eta zakarrontzira.
Komeni da kondoia beharrezko neurrikoa izatea (zazpi neurri daude), txikiegia bada, zakila estutu egingo baitu, eta handiegia bada, aldiz, barruan gera baitaiteke.
Askotan jendeak esaten du kondoia apurtu zaiola baina egiaz ez du erabili.
Gomendatzen dizut “Preserbatiboak” atala ikustea web honen “Sexua” sekzioan.
Hala eta guztiz ere, zer edo zer gertatzen bada eta haurduntzea gerta badaiteke, zoaz famili plangintzako zentro batera eta eskatu biharamuneko pilula.
Pilula horrek %40ko fidagarritasuna dauka haurduntzea ekiditean. Ez hartu, dena den, oso oso beharrezkoa ez bada eta erabil ezazu azken aukera gisa bakarrik.