Jakin nahi dut ea amoxizilinaren edo, oro har, antibiotikoen eta kanabisaren arteko interakziorik ote dagoen.
Gaur egungo ikerketa zientifikoen arabera, ez dago antibiotikoen eta kanabisaren arteko interakziorik. Antibiotiko gehienak gibelean edo giltzurrunetan metabolizatzen dira; kanabisa, ordea, birikietan zehar odolera pasatzen da.
Beste kontu desberdin bat da zergatik hartzen duzun amoxizilina. Birikietan infekzioa edukiz gero, porruko keak zein zigarrokoak murriztuko ditu birikietan dauden babesak eta ezpainak, mihia eta eztarria deshidratatu ere bai.
Zalantzarik badaukazu, medikuarengana joan eta kontsultatu, bera aholkulari onena baita.
Dena den, laguntzeko prest gaude eta etorkizunean informazio gehiago emateko ere bai.
Ondo ibili.
Kolokon