Legezkoa al da abortatzea haurduntzeak hiru hilabete izan baino lehen?
Abortua, edo haurduntzaren borondatezko etendura, legezkoa da, 1985etik hona, hiru kasutan; hots, emakume batek abortatzea dauka, baldin eta egoera hauetako batean baldin badago:
1. Abortua beharrezkoa izatea arrisku larria ekiditeko emakumearen bizitzari edo osasun fisiko zein psikikoari. Hala esan behar du behintzat psikiatra batek.
2. Haurduntza bortxaketa baten ondoriozkoa izatea. Horretarako, beharrezkoa da, batetik, abortua haurdunaldiaren hasierako hamabi asteetan egitea, eta bestetik, bortxaketa salatu izana.
3. Fetuak narrio fisiko zein psikiko larriak edukitzea. Kasu honetan abortua hardunaldiaren hasierako hogeita bi asteetan egin behar da.
Beraz, Kode Penalak aipatzen dituen egoera horietan eginez gero eta emakumeak, noski, baimena emanda, abortuak ez du zigorrik eta esan dezakegu legezkoa dela.