Lehengo egunean, mutila zera milikatzen ari zitzaidan eta nik gelditzeko esan nion. Haserretu ote da?
Gehiago hitz egin beharko zenukete. Zure mutila bada, galdetu berari. Derrigor hitz egin behar duzue: esan elkarri zer gustatzen zaizuen, nola gustatzen zaizuen eta zer ez duzuen gogoko eta horrela ez duzue zalantza lelorik egingo.
Beno, gelditu bazenuen, horrek esan nahi du zuk ez zenuela gehiagorik nahi. Beraz, erabakia hartu zenuen eta zure erabaki hori oso inportantea da, haren haserrea edo haren sentimendua baino inportanteagoa. Gainera, zure erabaki horren arrazoia azaltzen badiozu, askoz hobeto. Mutil ona bada, arazorik gabe ulertuko du kontua. Ez ahaztu sexu harremanak bi-biok onartu behar dituzuela beti, bi-biok nahita bakarrik gertatu behar direla. Horrelaxe bakarrik izango dira abesgarriak eta atsegingarriak.