Lotsa ematen dit gainean jartzen naizenean, zer egin ez dakidalako. Zer gomendatzen didazue? Erantzun ahalik eta lasterren, mesedez.
Galdetu bikotekideari. Agian berak esango dizu zer egin behar duzun, edo berak zer nahi duzun zuk egitea. Era berean, zuk ere esan behar diozun berak zer egin behar duen. Gainean dagoena oro har aktiboagoa da, mugitzeko aukera gehiago dauka-eta. Ondo erabili aukera! Esaterako: eskuak libre dituzu; erabil itzazu, bada, zeuretzat eta bikotekidearentzat. Irudimena ere erabili beharko duzue.
Hala eta guztiz, lotsa bazara, esan bikotekideari, oso inportantea baita biontzat biok une oro ondo sentitzea. Segi bilaketan eta gauza berriak aurkitzen.
Egizue bakar-bakarrik bioi gustatzen zaizuena eta zer gustatzen zaizuen jakiteko modurik onena hitz egitea da. Ez suposatu ezer eta ahaztu topiko guztiak.
Eta jakina: ez ahaztu preserbatiboa erabiltzea, penetrazioa baldin badago. Informazio gehiago behar baduzue, zoazte preserbatiboen atalera, web honetan bertan.