Mutil batek hatzamarrak sartzen badizkizu baginan, hatzamarretan zauriak baditu eta hiesa ere bai, kutsatzeko arriskurik al dago? Zer egin daiteke horrelakorik gerta ez dadin?
<P>Hala da, kutsatzeko arriskua dago. GIB (giza inmunoeskasiaren birusa) kutsatu egiten da zainetan edo arterietan sartzen denean, mutilen haziaren, baginako jarioaren edo odolaren bidez.</P>
<P>Beraz, mutil horrek GIB badauka eta zauri edo hazpizarren bat ere bai, gomazko eskularru mehe-mehe batzuk erabil diztake, edo hatzamarretarako babesgarri batzuk; farmazietan saltzen dira.</P>
<P>Eta, ez ahaztu, penetrazioa (baginan, ahoan edo ipurdian) dagoen guztietan EZINBESTEKOA dela preserbatiboa, beti eta hasiera-hasieratik bukatzeraino. Penetraziorik ez kondoirik gabe.</P>