Neska naiz eta beste neska batekin izaten ditut sexu harremanak. Gaitzen bat harrapatzeko arriskurik daukat?
Nesken artean arrisku txikiagoa da sexu bidezko gaitzen bat (hiesa, kasu) hartzeko, beste harreman mota batzuetan baino. Dena den, BADAGO ARRISKUA zerbait kutsatzekoa. Beraz, kontuz ibili behar duzue. Zertan? Nola?
Saia zaitez bikotekidearen isuriak (hileko odola ere bai) zeure gorputzetik at gera daitezen.
Babesgarriak erabili; esaterako, hortzetarako babesgarriak edo latexezko preserbatibo moztuak.
Sexu jostailuak garbitu eta desinfektatu edo ondo estali erabili aurretik eta erabili ostean.
Ez baginan sartu, ezta bagina aldean ere, beste bagina edo ipurtzulo batean egondako ezer.
Har ezazu gogoan lagunak izan dituen bikotekide guztiengandik etor dakizkizukeela gaitzak.
Babestu zeure burua!