Noiz hasten dira nabaritzen haurduntzearen sintomak?
Baliteke haurdunaldiaren lehen hilabetean ezer berezirik ez nabaritzea. Dena den, aldaketa txiki batzuk gertatzen dira. Aurreneko seinalea hileko, menstruazioaren falta da. Halaber gerta daiteke odoljario txikiak edukitzea, titiak handitu eta min apur bat ematea, goragalea, pixa egiteko gogo sarria, nekea, logurea… Askotan sintoma horiek ez dira denak batera agertzen, apurka-apurka baizik. Baliteke, era berean, emakumeak aldaketa horietako batzuk ez nabaritu edo ez edukitzea, haurduntze bakoitzak bere ezaugarriak ditu-eta. <BR>Zalantza gehiagorik edukiz gero, badakizu non gauden. <BR>Agur bero bat.