Nola ebaki ohi da kokaina?

Kokaina ebaki, edo adulteratu, egiten da, diru gehiago ateratzearren, mota guztietako produktuak erabilita: horietako batzuek ez diote kalterik egiten kontsumitzaileari; beste batzuek, ordea, kalte fisiko sendaezinak ekar ditzakete: sodio bikarbonatoa, apar-harri birrindua, igeltsu birrindua, beira birrindua, sukrea, aspirina txikituak, amoniakoa, soda kaustikoa (horrek odol jario ikusgarriak sortzen ditu sudurrean), etab.

Oro har, bi ebaki mota daude:
1. Ebaki inaktiboa. Produktua astunago bihurtzeko egiten da, hauexek erabiliz: laktosa, el talkoa, boraxa, Manitol® (Italiako libragarria) edo kokainaren itxura duen eta berehala antzematen den ondoriorik ez duen beste edozer.

2. Ebaki aktiboa. Horretarako substantzia kitzikagarriak erabiltzen dira (anfetaminak, kasu) eta izozgarri edo anestesikoak (novocaína, xilocaína), kokainak bezala ahoari lo eragiteko.

Izan ere, kokaina gramoka erosita, erosten dugunaren %50 baino gutxiago izango da kokaina hutsa: kaleetan hartzen diren laginetan kokaina %20tik 40ra ohi doa.

Beraz, kontsumitzaileek benetan ez dakite zer hartzen duten, eta hartutakoak zein arrisku dakarkien ere ez. Norberak erabaki behar, ordea!

kokainaren itxura duen eta berehala antzematen den ondoriorik ez duen beste